Imagen
Hainbat zerbitzu Torreta Etxera eramango dira
12.01.07
Erakundea
Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorrak zerbitzuak zentralizatzen jarraitzen du, hirigunean bertan duen eraikuntza bakar batean: Torreta Etxean, alegia. Herritarren, giza eragileen eta industriako agenteengandik hurbilago egoteko xedez, datorren astelehenetik aurrera, aholkularitza eta orientazio lanak, Torreta Etxeko egoitza berrian beteko ditu.
Lekualdatuko diren zerbitzuen artean ondokoak daude: Behargintza, Lanbide, Langai, Orientazioa eta Etengabeko Ikaskuntza Zerbitzua. Aldiz, langileak trebatzeko saio eta eskolak, enpresa sortu berriak alokatzeko lokalak eta enpresa-haztegia orain artean bezala, Izarra Zentroan jarraituko dute, Mallabirako bide ertzean.
Lotutako albisteak
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera