Prestakuntza eta hobekuntzako jarduerak

28.02.07
Erakundea

Udal honek toki-entitateetako kontratazio eta zerbitzuak betetzeko moduei buruzko mintegia gauzatu du azken bi egunetan. Mintegia Miguel García Rescalvo abokatu madrildar ospetsuak eman izan du. Garcia Rescalvo ‘Estrategia Local, S.A. enpresako’ aholulari eta bazkidea da. Mintegi horretan udaletxeko teknikariek eta zuzendaritzan jarduten duten eta toki-gobernuko kide diren hainbat politikarik parte hartu dute. Mintegiaren xedea udalak egin beharreko aldaketen inguruko inguruko hausnarketa egitea izan da, erakundearen funtzionamendua hobetze aldera. Mintegia Lobiano Kulturgunean egin da.

Garcia Rescalvo hizlariak aditzera eman digunez mintegi honetan teknikoki bete beharreko jarraibideak eman nahi izan dira, atal bakoitzean eskuduntzak dituzten langileek kontratatzeko moduetan aurrera egiterik izan dezaten. Hizlariak bi egun hauetan jorratu izan dituen arlo nagusiak, entitatearen antolakuntza eta legeria izan dira. Abokatu madrildarra pozik agertu da mintegiarekin. Haren esanetan, Ermuko udalean ‘disziplina askotariko kideez osatutako talde sendo eta indartsua’ dugu, talde horrek jarrera ona izanik eta kudeaketan inplikaturik dagoelarik’.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera