Balerio obrak hasi dira, plaza hustu eta hesitu ondoren

22.03.07
Hirigintza

Balerio plaza beirazko egitura batez estali eta ixteko obrak hasi dira. Obrei aste honetan eman zaie hasiera egurrezko kioskoa eta hiri-altzariak kendu, eta zonaldea hesiekin inguratu ondoren. Egurrezko kiosko hori Santa Ana auzora eramango da, osasun zentroaren atzeko aldean dagoen parkera. Balerio plaza Adinekoentzako Zentro Balioanitzaren, ‘Pasialekuren’, gaineko aldean dago. Plazak triangelu forma du, bere hedadura 315 metro karratukoa da eta Goienkale kalea baino zertxobait baxuago dago. Obra horren bidez beirazko egitura itxi bat egingo da eta Eguneko Zentroaren eta Pertsona Nagusi eta Jubilatuen Egoitzaren fatxada osorik berritu eta konponduko da. Proiektua Eder Construcciones S.A.k gauzatuko du eta lan horregatik 280.000 euro kobratuko ditu.

Aipatu plaza Lobiano, Teresa Murga, musika eskola eta haurtzaindegia eraikinen aurrez aurre dago. Eraikin horiek guztiak kultura edo hezkuntza arlokoak dira eta bertara adin guztietako erabiltzaile eta pertsona ugari bertaratzen da. Horregatik guztiarengatik, espazio hori birmoldatu eta estaltzeko proiektu honek plaza eguraldiaren gorabeherek baldintzatuko ez duten eta urte guztian elkartzeko, egoteko eta harremanetarako gune erabilgarrian bihurtu nahi du. Proiektuak aurreikusten duenez, etorkizunean plaza estali eta itxia izango da, ermuarrok egunez eta urteko egun guztietan erabili ahal izango duguna.

Plaza estaltzeko malda ezberdinak izango dituzten modulu laukiak erabiliko dira, batzuek besteen gainera izuri dezaten ura. Modulu horiek altzairuzko profilez osatutako egitura nagusi baten gainean eutsirik egongo dira. Egituraren goiko aldea zabalik egongo da, egiturak arnasa har dezan eta aireztatu dadin. Egiturak sarrerako atea izango du, terrazara irteteko beste bat eta hainbat leihoren ere bai. Zorua egiteko kanpoaldeetan erabiltzen den zur tratatu eta berezia erabiliko da, zur bera ere bankuetan erabiliko delarik. Espazio berri horrek argiak ere izango ditu. ‘Pasialeku’ zentroko eta Nagusien Egoitzako fatxada berria aireztatua izango da eta horren gainean 8 milimetrotako lodiera duten lauki fenolikoak jarriko dira. Lauki horiek marroi kolorekoak izango dira eta bi tonu ezberdin izango dituzte. Fatxada hori estaltzeko Teresa Murga edo Gure Etxean erabilitako sistema jarraituko da.

Obran jarritako kartela, non planoaren sekzioa eta altxaera ikus daitezkeen

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
20.05.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Gaur hasi dira eraikitzeko lanak zuinketa-aktarekin eta obraren hasierarekin
Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da