Maiatzaren 27an hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak hautatu dira

03.05.07
Erakundea

Ermuan 234 pertsona hautatu dira Toki-hauteskunde eta Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskunde prozesuaren barne, maiatzaren 27an eratuko diren hauteskunde-mahaiak osatzeko. Udalbatzaren Osokoa atzo goizean bildu zen ezohiko bilkuran, Ermuko erroldan inskribaturik gauden guztion artean zozketa anonimoa egiteko. Bilkura horretan zozketa egin eta erroldako hainbat zenbaki atera ziren, zenbakiok nori dagozkion identifikatuz, horiek eratuko baitituzte adierazitako hauteskunde-mahaiak. Zozketa bidez aukeratutako festonen izendapenak eginak daude eta jakinarazpenen banaketari gaur bertan helduko zaio. Jakinarazpenak herriko enpresa bateko langileek egingo dute etxerik etxe. Mahaietan egiteko hautatutakoek zazpi egun dituzte –jakinarazpena jasotzen duten biharamunetik kontatzen hasita betebehar saihestezin hori desenkusatzeko arrazoiak adierazteko, Durangoko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean. Maietan ez egoteko arrazoiak gaixotasun larriak eta familia arrazoiak dira, zeinak arrazoitu eta agiri bidez egiaztatu beharko diren.

Ermua udalerriak Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari dagokio eta barruti bakarra du. Hiribildua hamaika sekziotan banatuta dago eta hauteskunde egunean hogeita sei mahai eratuko ditu. Hauteskunde mahai bakoitza hiru kidek osatzen dute; hots, presidentea eta 1ngo eta 2. bokalak. Mahai eta osatzen dutenen egiteko nagusia bozketaren nondik norakoa kontrolatzea eta botoak zenbatzea Konstituzioak eta Legeak esaten dutenari jarraiki. Eginkizun hori zozketaz esleitzen zaie herritarrei. Hauteskunde-mahai bakoitzeko bederatzi pertsona izendatu dira, Portu bakoitzeko titularrak eta ordezko beste bi pertsona hain zuzen ere.

Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen datuak eta helbidea

Ezkurdi plaza z/g (Guardiako Epaitegia)
Telefonoak: 94 603 00 60/ 94 603 00 61
Faxa:94 603 00 74
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: goizez 10etatik ordu 2etara eta arratsaldez 4etatik 6etara.
Larunbatetan: goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 1etara.

Informazio-oharra

Mahaietan ez egoteko salbuespena ekar dezaketen arrazoiak, baldintzak eta kasu bakoitzean ekarri beharreko agiriak ondorengoak dira:

Gaixotasun larriak: baldin eta kargua egikaritzea eragozten badituzte (gaixoa tratatzen ari den mediku espezialistaren frogagiri eguneratua aurkeztu beharko).

Famili arrazoiak: edoskitzea ematen ari diren ama, bederatzigarren hilabetera arte (familia liburuarekin justifikatuko).
Arren, salbuespena egiaztatzeko agirien fotokopiak ekarri.

 

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako