Iparragirre eta San Roke auzoen arteko eskailera mekanikoak martxan jarriko dira gaur

18.05.07
Hirigintza

Construcciones Olabarri, S.M. eta Elevadores Schlinder enpresak eratutako aldi baterako enpresa elkarteak hainbat auzoen arteko irisgarritasuna eta oztopo arkitektonikoak ezabatzeko asmoz egiten diharduten lana oso aurreratua dago. Enpresek buru-belarri dihardute Iparraguirretik San Rokera dioan zatian, non azken erremate eta igeltserotza lanak egiten ari diren. Eskaileren makineria ere puntuan jartzen ari dira teknikariek. Auzo bi horien arteko igoera handiari konponbidea emateko eskailera mekanikoen bi zati ezberdin egin dira. Horietako lehena, Iparragirre kalean hasi eta ‘Buenos Aires’ tabernaren eta Eskolabarri ikastetxearen ate aurreraino doa. Bigarren zatia, berriz, puntu horretatik ‘La Cabaña’ tabernara doan zebra bideraino igoko gaitu, Santa Ana auzoa baino zertxobait lehenago eta osasun zentroren ingurura. Bi eskailera zati horiek gaur bertan jarriko dira martxan, arratsaldeko 5etan, hain zuzen ere. Hirigintza alorrak horrela erabaki du, obra osoa amaitu artean itxaron gabe, zati horiek prest daudelako eta horietan gora eta behera egunero jende asko dabilelako. Hortaz, obrako zatiak presta egon ahala martxan jarriko dira. Zati horiek osorik amaitzeko falta den gauza bakarra eskailerak estaltzea da eta hori gerora egingo da, martxan edukita ere. Estalduran, arku altzairu herdoilgaitza eta metakrilato zeharrargitsuen laminak erabiliko dira.

Zati horien aurrekoa ere, Orbe plazatik Goienkalera doana ere oso aurreratua dago. Aste honetan bertan azpiegituraren makineria eta arrapala mekanikoa bera jarri dira, zati hori ez baita eskailerekin lotuko. Zati horri oraindik ere hainbat gauza geratzen zaizkio egiteko, erremateak baino gehiago. Nolanahi ere, hirigintza alorrak aurreikusten duenez maiatza bukatu aurretik prest eta funtzionamenduan egon daiteke.

Bestalde, Zubiaurre eta Zerukoa 1, 2 eta 3garren kaleak lotzeko lanak ere aurrera jarraitzen dute, nahiz eta, amaitzeko gehiago falta zaien. ,Lanak aurreikusitako apearen barne daude, zati hau askoz ere zailagoa baita egiteko duen orografiaren arabera. Dena den, hirigintza alorrak uda aurretik bukatzeko eta zabaltzeko lanean ari da.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
20.05.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Gaur hasi dira eraikitzeko lanak zuinketa-aktarekin eta obraren hasierarekin
Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da