Hirurogeita bost abesbatza kantatzeko bilduko dira bihar Ermuan

09.06.07
Gizartea

Hirurogeita bost abesbatza kantatzeko bilduko dira bihar Ermuan, herrian ospatuko dugun Bizkaiko ‘Abesbatzen Egunean’. Jardunaldia jai egun handitzat hartzen dute Bizkaiko Abesbatzek, urtero herri batean biltzen baitira kantatu eta taldeen artean adiskidetze-bazkari erraldoi bat egiteko.Jardunaldia Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatu du, gure herriko Pispillu eta Alboka abesbatzen laguntzaz, beraiek baitira egun eta ekimenaren anfitrioi nagusiak. Antolatzaileek iragarri dutenez 65 abesbatzek parte hartuko dute, talde horiek kide dituzten mila pertsona baino gehiago ekarriko dituztelarik. Ekitaldi erraldoi hori Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatu du eta horretan udalaren laguntza jaso du eta, baita ere, Foru Aldundiaren eta BBK erakundearen babesa. Herriko plazan jada burdinez eta egurrezko egitura handi bat prest dago, kantariak bertatik aritu daitezen. Gaztetxoenek San Pelaioko parkean puzgarriak eta jolasak izango dituzte goizean eta arratsaldean.

Antolatzaileek adin guztietako mila eta ehun pertsona biltzea espero dituzte, bertaratuko diren abesbatzen artean gazte eta helduenak baitaude. Talde horiek gure herriko kaleetan barrena kantatuko dute eta eguerditik aurrera kantaldi erakustaldia bateratua egingo dute Orbe Kardinalaren plazan. Erakustaldi hori txandaka eta taldearen osaketa eta ezaugarrien arabera sailkaturik egingo da: grabeak, mistoak, helduen zuriak eta neskato-mutikoen ahots zuriak. Taldeek egun horretan abestuko dituzten konposizioak Elkarteko talde teknikoaren esku daude eta kantu bakoitza zuzendari ezberdin batek gidatuko du. Ekitaldiari amaiera eman aurretik, abesbatza guztiek batera kantatuko dute ‘Agur jauna’. Ondoren kideek elkarrekin bazkaltzera joan dira.

 Eduardo Markina zinegotziak antolakuntzaren testigua jaso zuen Sestaon iaz egindako azken edizioan

  • Egitaraua
  • 12:00etatikk14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara: Haur jolasak, S. Pelaion.
  • 10:00etan: Abesbatzei harrera egingo zaie
  • 10:30etan: Entsegu eta ahots beroketak: Lobianon, Batzokian eta plazan
  • 12:00etan: Kantaldia Cardenal Orben
  • 14:15etan: Adiskidetze bazkaria kiroldegian eta Aritzmendin
  • 18:00etan: Egitarauari amaiera eman eta agurra egin

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean