-Beer Station- Ermuko V. pintxo lehiaketako txapeldun

29.06.07
Gizartea

‘Beer Station’ garagardotegiak Ermuko 5. pintxo lehiaketako txapel ofiziala eskuratu du. Establezimenduaren ‘Munich’ izeneko konposizioa saridun suertatu da. Pintxoak ondoko osagaiak zituen: okela eta Calahorrako piperra . Bigarren postua ‘Urkaregi’ Jatetxeak lortu du lokalaren izen bera zuen izenekoarekin: urdaiazpiko iberikoa, ahuntz-gazta, meloia, eta kipula. Hirugarren eta azken aipamena, ‘Jai’ tabernarentzat izan da, ‘mixte’ izeneko jakiarengatik. Bere osagarriak okela, itsaskia, patata eta esnea. Lehiaketa bart gauean erabaki zen, epaimahaiko kideek establezimendu guztiak bisitatu ondoren. Epaimahaiak pintxo guztiak dastatu zituen eta bakoitzaren presentazioa, egiteko prozedura, egitura eta zaporea baloratu. Epaimahaia Ion Odriozola, Arrateko ‘Krabelin’ jatetxeko sukaldaritza buruak, Oskar Trebiño, ostalaritzako irakasle, kazetari eta enpresariak eta Lobianoko kidea den Jesus Portugal Agirrek osatu zuten. Orain herritarren iritzia besterik ez zaigu falta, bozka lehiaketaren eta herritarren iritziaren arabera aurtengo edizioko txapelduna ezagutzeko. Bakoitzaren ustez pintxo onenaren alde bozkatu nahi dutenek, oraindik garaiz daude. Web-gune honen bidez egin dezakete gaurko gaueko hamabiak bitartean edo, bestela, bihar goizean, azokan ezarrita egongo den hautestontzian.

Lobiano Elkarte gastronomikoko kideek pozarren agertu dira pintxo lehiaketan ermuar ugarik parte hartu duelako eta lehian zenbiltzaten establezimenduetan jendetza ibili izan delako. Antolatzaileen batzordeko kide den Jesus Portugalek adierazi duenez jendearen parte hartzeak, ‘giro jatorra’ hedatzen lagundu dute. Partaidetza oso handia izan denaren erakusle da ondoko datua; establezimendu bat baino gehiago pintxorik gabe geratu izana. Partaide guztien bataz bestekoa ehun unitatetik gora egoteak ere, horren adierazgarria da. Epaimahaiak adierazi duenez, irabazlea erabakitzea ez da batere erraza izan, ‘lehiaketara aurkeztu diren pintxo guztiak kalitatezkoak izan baitira’. Azkenean, epaimahaiak ‘Beer Station’eko proposamenaren aldeko apustua egin zuen, ''aurkezpena zoragarri, orekatua eta oso gozoa zelako’.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean