Berano-Errekaldeko igerilekua zabalik bihartik aurrera

02.07.07
Hirigintza

Udal zerbitzuak bihar irekiko du Berano-errekalde auzorako bidean dagoen eta errekastoaren izena daraman aire zabaleko igerileku naturala. Igerilekua bihartik aurrera erabili ahal izango da, udal brigadako langileak egokitze lanak amaitu eta gero. Gaur igerilekuaren ontzia urez betetzen ari dira, bihartik aurrera erabili ahal izateko. Instalazioa erabil gai egongo da asteko egun guztietan datorren iraileko 9ra bitartean. Asteko zazpi egunetan zabalik egongo dela diogu, eguraldia lagun izanez gero eta meteorologia fenomenoak erabilera hori baldintzatzen ez badute. Hirigintzako koordinadore den David Henaresek adierazi duenez, bizitzako gauza guztiak bezala, ‘mota honetako instalazio batek bere alde on eta txarrak ditu’, ekaitzak izaten badira, ‘igerilekua lokatzez, zuhaitz hosto, adarrez eta zikinkeriaz beteko zaigulako’ eta, ondorioz, zerbitzua egun batzutan eten egingo da, ‘berori hustu, garbitu eta berriz ere bete beharko dugulako’.

Igerilekuak sorospen zerbitzua edukiko du, Ermua—Eibar Gurutze Gorriko kide aditua den sorosle batek zainduko baitu, udalak eta erakunde horrek sinatu duten lankidetza hitzarmenari esker. Soroslea lanean izango da egunero eguerdiko 12etatik arratsaldeko 7 t’erdiak bitartean. Igerilekuak sakonera ezberdina du, gutxien estaltzen duen lekuan 20 zentimetro izanik eta gehien estaltzen duenean 200 zentimetrora arte ailegatuz. Errekaldeko igerilekuan honako azpiegiturak daude: komun kimikoa, aldagela bi, hainbat paperontzi, iturria, erretokiak , mahai eta jarlekuak. Udal brigadak herritarren laguntza eskatu du eta, batez ere, erabiltzaileena ‘instalazioa eta bere osagarriak egokiro mantendu eta errespetatzeko, guztiok behar bezala izan ditzagun’.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean