Udaleku irekiak, azken txanpan sartu dira

11.07.07
Euskara

Udal euskara zerbitzuak eta begiraleen ‘Antxitxiketan’ taldeak antolatzen dituzten udaleku irekian bere azken txanpan sartu dira. Handien taldea, ostiralean bueltatu zen estera, Burgoseko Frias herrian aste bete abenturan eta kanpinean pasa eta gero. Taldea oso pozik bueltatu da, zoragarri pasa baitu abentura ekintzekin. Aurtengo edizioaren protagonistetako bat eguraldia izan dugu, irregular eta kaskar artean baitaukagu. Txikien eta ertainen taldeak programa betetzen ari dira, aurreikusitakoaren arabera. Txikiei biharko txangoa geratzen zaie, Pagoeta eta Oriora egingo dutena eta, amaitzeko, ostiralean eskulanak izango dituzte herrian bertan. Ertainak gaur goizean Lizarrarantz abiatu dira, bi eguneko egonaldia egin eta ostiralean bueltatzeko. Ostiralean, programari amaiera emango zaio aurtengoz. Ondoren, ebaluaketa eta balorazioa etorriko zaizkigu.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin