Etiopian zehar oinez ikus-entzunezkoa proiektatuko da gaur
Miren Gallastegi eta Asier Arantzabalek filmina emanaldia ekarri eta erakutsiko dute gaur Valdespina Markesaren parkean, gaueko 10 eta erdietatik aurrera. Ikus-entzunezkoak ordu bete inguru irauten du. Ekitaldia Euskal Birusa talde euskaltzaleak antolatu du eta, herriko jai egitarauan txertatzen da.
Bikoteak, herrialde lehor eta basamortukoaren eta elikatu gabeko haurrez betetakoaren irudi tipikoarekin zerikusirik ez duen Etiopia erakusten digu ikus-entzunezkoa dakartzate. Izan ere, udan egiten dituen euriteen ondorioz, lurralde guztia hartzen duen tapaki berdeak estaltzen baitu dena. Gainera, mendikate handiko herrialdea da. Rift haran handiak banantzen dituen 4.000 metrotik gorako hamar mendi baino gehiago ditu. Etiopia leku aparta da mendi-ibilaldiak egiteko, bai haran eta mendiz osatutako paisaia bikainengatik eta baita bere kultura eta etnia aberastasunagatik ere. Iparraldean, esaterako, Amara etniak oso antzinako kristautasun-kultua du munduko gainerako kristauengandik aparte egon delako eta, hegoaldean, berriz, Harri Arokoaren antzeko bizimodua duten dozena bat etnia daude.
Abisiniako mendikate lur garaietan oinez egindako bidaia erakusten digu ikus-entzunezkoak: Sitien eta Lasta mendietan eta Nilo Urdinaren iturrien inguruan iparraldean eta Kaffa mendietan hegoaldean. Azken batean, ezusteko handia da.
Lotutako albisteak

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa