Pablo Sciuto uruguaiarrak kantaldia emango du gaur

18.07.07
Gizartea

Pablo Sciuto uruguaiarrak kantaldia emango du gaur, Valdespina Markesaren parkean, gaueko 10 eta erdietatik aurrera. Emanaldia Komite Internazionalistak antolatu du eta herriko jai egitarauaren barne txertatzen da.

Sciuto Uruguaiko kantu berriaren musikari kreatiboenetakoa da, bere kabuz ikasi izan duelarik. 1998 bere herrialdea uztea eta Europara etortzea erabaki zuen. Europaren zati handi batean ibili eta gero bere lehen diskoa -“Citylandia” titulukoa- argitaratu zuen 1999. urtean, Bartzelonan, hain zuzen ere. Lan horretan Hugo Amaya saxo jolearen kolaborazio aizan zuen. Lanak hainbat influentzi abiltzen eta uztartzen zituen: bossa nova, jazza eta tangoa, adibidez. Beranduago, 2000. urtean abesti berriak aurkeztu zituen Madrilen soinu afrikar eta brasildarretan aberatsa zena. Horiekin, bere bigarren lana atondu eta merkaturatu zuen: ‘La llave del cielo’. Orain bere hirugarren eta momentuz azken lana aurkezten ari da; “Tres corazones” deritzana.

AMI izeneko lehiaketa irabazi du ‘esentzia’ izeneko konposizioarekin. Leo Minax, Habana Abierta, Rita Tavares, Gustavo Pena Príncipe, Carlos Chaouen, eta abar luzearekin kolaboratu izan du hainbatetan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean