Udako postal lehiaketa, zabalik dago oraindik

29.08.07
Euskara

Euskal Birusa elkarteak urtero antolatzen duen udako postal lehiaketa oraindik zabalik dago. Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio formal eta idatzietan ere herritarrok euskara erabili dezagula eta gure hizkuntza sustatzea da. Hortaz, oporretara joan edo joango diren ermuarrek egondako herrietatik postala idatzi eta bidal dezatela eskatzen da. Horretan, lekuaren, bertako jendearen eta bizitakoaren inguruko mezu laburra edo deskripzioa eskatzen da. Eta noski, bertan, idatzi duen herritarraren telefono zenbakia, harekin harremanetan jarri ahal izateko. Epaimahaiak bi gauza nagusi baloratuko ditu, postalaren edertasuna eta, are garrantzitsuago, bertan esaten dena, eta hori nola idatzita dagoen (sintaxia, joskera, hiztegia, eta abar…). Postala bidaltzeko azken eguna datorren irailaren 20a da. Hortaz, oraindik denbora nahiko geratzen denez gero, animo oraindik kanpoan dabiltzan, edo aurki joango diren, guztiei.

Postalak posta zerbitzuaren bidez igorri behar dira, bere seilua, zigilu-markarekin. Bidalketa ondoko helbidera egin behar da: Euskal Birusa Kultur Elkartea, 247 Posta kutxatila, 48260 Ermua (Bizkaia). Lehiaketako oinarrietan hiru sari aurreikusita daude. Irabazleari 150 euro eskudirutan hartzeko edo landetxe batean asteburua lagun betekin pasatzeko aukera emango zaio. Bigarrenari aukera emango zaio, 90 euro eskudirutan edo herriko jatetxe batean 2 pertsonek afari berezia dastatzeasren artean. Azkenik, hirugarrenari 60 euro emango zaio. Sariak datorren urriaren 19an banatuko dira elkarteak Erdikokalen duen ‘Elexoste’ egoitzan. 16 urtetik beherakoek ere sari bat eskuratzeko aukera izanen dute: 30 eurotako erosketa-txekea. Azkenik, gogorarazi behar lehiaketan parte hartzen duten guztien artean 2 pertsonak afaltzeko balea zozketatuko dela.

Lotutako albisteak

Imagen
03.06.24
Jon Arretxe jasoko du aurten Ermuko 'Ezekiel Etxebarria' saria

"Ostegunak" liburuaren autorea izateagatik, azken hamabi hilabeteetan udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko alea. Ekutaldia eainaren 5ean, 19:00etan Kaltxango AEKn
Imagen
23.05.24
Euskaraz errotulatzen duten negozioetarako dirulaguntzak

Errotuluak euskaraz jartzeak kostuaren %50eko dirulaguntza izango du, gehienez 360€, eta elebitan egiteak %30, gehienez 180€
Imagen
21.05.24
'Mundu bat bertso' jaialdia ostegunean ospatuko

Ermua Antzokian, arratseko 5 eta erdietatik aurrera, sarrera doan