Ongi etorri: Andoni, Alice eta Maia
Ermuko herriak ongi etorri beroa eman zien larunbatean Andoni Rodelgo (Ermukoa, 33 urte eta ingeniaría) eta Alice Goffart (Belgikarra, 30 urtekoa eta antropologoa) zikloturista osatutako bikoteari eta horiek espero duten Maia alabari. Bikoteak munduari buelta eman dio bizikletan eta amets hori betetzen beren bizitzako azken hiru urte eta hiru hilabete eman du. Herriko plazan Andoniren ama, neba-arrebak, lehengusuak, osaba-izebek eta gainerako senitartekoak zeuden zain. Guztiak zirrara sentitu zuten gorputzean plazara ailegatzen ikustean. Plazako kioskoan ongi etorria emateko pankarta jarrita zegoen. Sarrerako unean, herriko ‘Alboka’ Musika Eskolako trikitilariek beren soinuak jo zituzten. Momentu hunkigarria izan zen, besarkadak eta poza, izan ziren nagusi. Bikotea nolabait harriturik zegoen, ez baitzuen hain harrera berorik espero. Ezustekoa izan zen beraientzat.
Egun polita izan zen, omenduentzat eta omenaldi antolatzaileentzat. Guztia ongi atera zer. Eguzkiak eta eguraldi onak ere ez zuten ekitaldia galtzerik nahi izan. Dozena erdi lagun bat egin zuen bikotearekin Durangoko plazan, beraiekin batera azken kilometroak egitekoa xedez. Trabakua gainean beste taldetxo batek bat egin zuen txirrindulariekin, guztiak bat eginik herriko plazara abiatzeko. Plazan, familiakoen eta lagunen musu eta besarkadak jaso zituzten eta, oro har, ermuarren txalo zaparrada. Bikoteak topa egin zuen bete duten ametsa ongi eta onik bukatu dutelako, eta herrira bueltatu izanagatik.
Harrera ekitaldiaren ondoren, taldeak herriko kaleetan zehar ibili zen bizikletarekin, jarraian herriko plazan bazkari herrikoia dastatuz. Argazkiak ''Drogotenitturri'' aldizkarikoAlazne Aiestaranek utzitakoak dira.
Lotutako albisteak

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon