San Pelaioko gazte talde batek auzoarentzako web orri bat egin du

19.09.07
Gizartea

San Pelaioko gazte talde batek web orri bat prestatu du auzoaren bizitzako gaiak ezagutzera emateko. Web orri berria jada martxan dago, nahiz eta ofizialki ez den ostiralera artean estreinatuko. Web orria interneten dago eta bere helbidea ondokoa da: www.sanpelayo.org. Taldeak bere buruari “XVII taldea” deritzo eta horrela aurkezten du. Kideen artean Gaizka Pavo Cuadrado dago, elizako hainbat figura zaharberritu dituen gaztea, auzoko jai-batzorde dinamikoaren partaide diren beste lagun batzuekin batera. Taldeak oraintsu artean gune bat eduki du irekita Windous Live delakoan, bertan bloga eta mezularitza zerbitzua ere zuelarik aisialdirako gaiekin batera. Web orri berria eta lehenagokoa martxan izango dira batera hasiera baten. Web orria ia osorik ele bakarra da, gazteleraz baitago gehiena, aurkezpena garbia eta nabigazio elektroniko erosoa dituelarik ezaugarri moduan. Sortzaileek orriaren berri emateko auzoan kartelak jarri dituzte, helbidea adieraziz eta “Entxufa zaitez auzora” leloaz.

Ekimena aurkezten dute ondoko hitzekin: “San Pelaioko bizitza sozial eta kulturala ezagutaraztea, eta baita ere nobedadeak, berriak, historia, ondare historiko eta artistikoko gauzak eta, azken batean, auzoaren eguneroko bizitza dinamizatzen dutenak”. Orrialdean San Pelaioko aspektuak dira nagusi, nahiz eta ondoan dituen Diputazio, Aldapa, Zeharkale eta Ursolo, Etxarte, Andalucía eta Extremadura zeharbideetan gertatzen direnak ere jaso. Gazte taldeak adierazten duenez beraien helburua “elkartzeko gunea sortzea da eta hedabide sendoa izatea da”. Horretarako, nobedadeei erne izango dira eta orriaren euskarritzat hartuz iritzi adierazpena eta bisitarien lankidetza”.

Orriaren diseinuari dagokionez erdian berrien atala dago, auzotik modu interaktiboan nabigatzea ahalbidetzen duten beste atalekin batera. Atalak ondokoak dira: beheko aldeak; aurkezpena, kokapen geografikoa, historia, artea eta kultura, leku interesgarriak, argazkiak, auzoko jaiak eta hemeroteka. Goiko aldean berriz, agenda, eguraldia, telefono interesgarriak, bisita-liburua, solas-gunea eta loturak daude. Azkenik, esan behar posta elektronikoko kontua ere jarri dutela, zalantzak, galderak eta iradokizunak egin nahi dituzte pertsonentzat. Kontua ondoko hau da: sanpelayoweb@hotmail.com.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte