A-8 autobidera sartzeko Ermuko estazioa partzialki itxiko da

21.09.07
Hiritarren Segurtasuna

A-8 autobidera Donostiarako noranzkoan sartzeko Ermuko estazioa itxiko da gaur gauetik astelehen goizaldera bitartean, lanak egiteko. Bizkaiko Foru Aldundiko Interbiak sozietateak horrela adierazi die erabiltzaile guztiei, ezagutzera eman duen komunikatuan. Donostiarako noranzkoan sartzeko estazio zatia itxita egongo da gaurko 21:00etatik datorren astelehenaren goizaldeko 6:30etara bitartean. Dena den, Bilborako noranzkoa irekita eta funtzionamendua egongo da.

Komunikatuak hitzez hitz ondokoa dio:

Ermuko sarrera itxita Donostiarako noranzkoan, irailaren 21tik 24ra 21tik 21:00etatik 24ra 6:30era bitartean

Bizkaiko Foru Aldundiko Interbiak Herri Sozietateak A-8 autopistaren erabiltzaile guztiei jakinarazten die A-8 autopistan, 75 eta 77. km-etan, peraltea berriro jartzeko lanak direla eta, toki horretan, by-pass bat egokituko dela galtzadan, han dela ta, ezin izango da sartu A-8 autobidea Donostiarako noranzkoan Ermuko ordainlekutik. Itxiera, ostirala 21, 22:00etatik, astelehena 24, 6:30etara izango da. Interbiak behar bezala seinaleztatuko ditu desbideratzeak eta barkamenak eskatzen ditu eragindako eragozpenengatik.

Lotutako albisteak

Imagen
28.07.26
TAO sistema zerbitzuz kanpo izango da abuztuan

Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Imagen
28.07.26
2026ko Santixau jaietan ez da gorabehera larri aipagarririk izan

Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Imagen
25.06.26
Balerio, aldi baterako itxita egongo da

Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik