Kulturak haurrentzako antzerki saioak antolatu ditu urteko azken hiruhilekorako
Udal kultura sailak haurrentzako antzerki egitaraua prestatu du urteko azken hiruhilekorako. Egitarau horri ‘Udazkenean, antzerkiaz blai’ titulua jarri dio. Egitarauak zortzi emanaldi aurreikusten ditu, zeintzuk urritik abendura bitarteko larunbat arratsaldetan gauzatuko diren. Ekimenak lau antzezpen eskainiko ditu beste horrenbeste larunbat arratsaldetan. Antzezpenak haur eta gaztetxoentzat pentsatuta daude. Emanaldiak Lobiano kultur Gunean eta Ermua Zineman egingo dira eta egun bakoitzeko saio bakarra egingo delarik. Lehenengo emanaldia datorren larunbatean, urriak 20an eginen da, ‘Dar-Dar produkzioak’, izeneko konpainiak ‘Andersen, ahatetxo itsusia’ aurkeztuko duen egunean. Adin guztietako ikusleei zuzendutako antzezlan hau Hans Christian Andersen idazlearen bizitzan oinarrituta dago. Ikuskizun honek Tchaikovskyren musika, jantzi koloretsuak eta eszenografia aldakor eta dinamiko baten bidez, beste garai eta leku batzuetara garamatza. Ikuskizuna, arratsaldeko bost eta erdietan egingo da, Lobianon.
Bigarren saioa astebete berenduago egingo da. Urriaren 27ko larunbatean ‘Kanpingags’ taldeak ‘Galipotx’, tituluko muntaia ekarriko du. Azaroan beste bi emanaldi egingo dira eta abenduan programan jasotako gainerako laurak. Horien berri aurrerago emango dugu eta zehetasunak egitarauan ikus daitezke, zeina informazio gehiagoren atalean eskaintzen dugu. Emanaldi guztiak euskaraz izango dira bat ezik, abenduaren 1ekoa, hain zuzen ere. Egun horretan, ‘Teloncillo’ taldeak ‘Las manos de mi abuela’ lana antzeztuko du.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu