-2007ko Oporrak- argazki lehiaketaren irabazleak aukeratu dira

23.10.07
Kultura eta Gazteria

Gazteria sailak ‘2007ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketan irabazle suertatu diren pertsonen zerrenda ezagutarazi du. Aurtengo edizioan sariak Ermuan bertan geratu dira, lehiaketako irabazleak bi herritar baitira. Garaile orokorra, José Antonio Gonzalo argazkilaria izan da. Honek Txekiako Errepublikara egindako bidaian atera zuen koloretako argazki batekin gailendu da. Bertan, bertako automobil baten erretratua hiri batean ikus daiteke, ‘Praga zaharra’ titulatzen dena. Irabazleak, sari gisa 350 euro eskudirutan jasoko du.

Herriko artista onenaren atalean, saria Patxi Jato Pastorri egokitu zaio, berea izan baita lanik onena. Honek bidalitako argazkietatik, Mexikoko lurrealdean ateratako bat aukeratu da, ‘Erronka’ titulatzen dena, hain zuzen ere. Bertan, txindurri nahiko handi baten lehen planoa ageri da. Ermuarrak sari gisa 225 euro eskudirutan hartuko du. Azkenik, esan behar epaimahaia Gazteria Zinegotzi eta Alkateordea den Leire Zapikok, Ostarku taldeko kide Santos Vega eta Liburutegiko lankide Isabel Rodriguezek osatu dutela.

Lehiaketa hau gazteria informatzeko bulegoak antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta udal honen laguntzarekin.

 Lehenengo saria jaso duen argazkia., José Antonio Gonzalok ateratakoa Pragako hirira egindako bidaian. Patxi Jato Pastor ermuarrak Mexikora egindako bidaian ateratako argazkia,. Bertan txindurri handi eta bitxi batzuk ikus daitezkeelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik