Gizarte eta kultura alorrak Komentukoan duen egoitzaren teilatua aldatzen dihardu

28.02.08
Hirigintza

Gizarte eta kultura zerbitzuen alorrak Komentukoa kalean duen egoitzaren teilatua aldatzen dihardu. Lanok gauzatzen ‘Iruzubi’ enpresa dabil, obraren aurrekontua hogeita hamar mila euro inguru izanik. Proiektu hori INEM/Toki-udalbatzak 2007 izeneko programaren barne dago. Eraikin horretan aurretik udal liburutegia egon zen, Teresa Murgara lekuaz aldatu izan zenera bitartean. Eraikinean ura sartzen zen teilaturik barrena euria egiten zuenean eta bertan hezetasun eta klimatizazio arazoak ere izan dira, gelak teilatu azpian zuzen zuzenean inolako isolamendurik gabe baitzeuden. Horiek guztiak horrela, hirigintza alorrak proiektu bat prestatu du eraikinean hobekuntza multzo bat gauzatzeko. Horiei esker, hemendik aurrera eraikina erosoagoa izango eta energia modu eraginkorragoan erabiliko du. Horrela, erregaiak aurreztuko eta jasangarritasunerako irizpideak bete ahal izango dira.

Lanen deskripzioa

  • Teilatu zaharra erretiratu eta saneatzea.
  • Arrastrelak eta isolamendu plakak jartzea.
  • Isolamendu eta teilen artean, Onduline markako plakak jartzea.
  • Teila berriak jartzea.
  • Txapazko teilatu-hegalak eta uren zorrotenak kobrezko berriengatik aldatzea.

 

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko