Saio praktikoek amaiera emango diote bide-hezkuntzako eskola kanpainari

23.05.08
Hiritarren Segurtasuna

Saio praktiko batzuk amaiera emango diote gure herriko aurtengo ikasturteko bide-hezkuntzako eskola kanpainari. Saio praktikoei gaur eman zaie hasiera eta horiek ekainaren 3an bukatuko dira. Bide-hezkuntzako eskola kanpaina herritarren segurtasun udal alorraren ekimena da eta hori Eusko jaurlaritzaren Herrizaingo Sailarekin batera eta haren laguntzaz gauzatzen duena. Aurtengo edizioan kanpainan herrian ditugun bost ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ia 275 umek hartu dute parte.

Gaurkoan Sallabente ikastetxeko 23 ikaslek bi ordu eman dituzte praktikan egiten. Praktika horiek Aritzmendi pilotalekuan egin dira, beren beregi antolatutako zirkuituan. Ikasleak taldeka banatu dira eta moto-ziklo elektrikoak gidatu dituzte, benetako ertzain eta udaltzain agente biren esanetara. Ikasleek zirkulazioaren noranzko biak erabili dituzte, norabidez aldatu, zebrabideak zeharkatu, eta semaforoak ere errespetatu dituzte. Arratsaldeko saioa ordu bi eta erdietatik lauretara bitartean egingo da eta Sallabente ikastetxeko 6 mailakoentzat izango.

Saio praktikoek aurrera egingo dute datorren astean. Ikastetxe bakoitzari dagokion saioen egun eta ordu zehatzak ondorengo taulan jasotzen dira:

Saio praktikoen egutegia
Eguna Zentroa Maila Ikasleen zenbakia
Maiatzaren 23an Sallabente 5º eta 6º 43
Maiatzaren 26an Eskolabarri 5º eta 6º 36
Maiatzaren 28an San Pelayo 5º eta 6º 52
Maiatzaren 29an Anaitasuna Ikastola 5º A eta 6º A 44
Maiatzaren 30ean Anaitasuna Ikastola 6º A eta 6º B 45
Ekainaren 2an Ongarai Eskola 5º A eta 5º B 30
Ekainaren 3an Ongarai Eskola 6º A eta 6º B 22

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko