Irailak gure egunerokotasunera itzularaziko digu

29.08.08
Erakundea

Udalerria bere ohiko jarduera eta itxurara bueltatzen ari da, udako opor eta etenaldiaren ondoren. Herritarrak bueltatzen ari dira, azken egunetan. Begi-bistakoa da hori, erraz asko nabaria jendetza baitago gure kaleetan. Gehientsuenak bueltatu gara eta, askok, lanean ere hasita gaude. Gutxi batzuk besterik ez dira falta, jai egunak amaitzeko azken egunerarte itxoingo dutenak bueltatzeko. Dena den, buelta gero eta hurbilago dago, gaur ekingo baitiogu abuztuko azken asteburuari.

Ohikotasunean murgiltzen ari garela gauza askotan antzeman daiteke, eta horietako bat, kultura alorreko programazio eta jardueren itzulera da. Alorrak bere ohiko ekintza eta programazioari helduko dio, oporren ondoren. Hori horrela, kulturak irailari dagokion hileko programazioa aurkeztu eta kaleratu du. Aurreikusitako guztiaren artean aipatzekoak dira, besteak beste, folk musikako hainbat talderen emanaldiak, zeintzuk hileko bigarren aste bukaeran zehar gauzatuko diren ‘folkez blai’ deritzan lehiaketako finalei loturik. Horrekin batera, aipamen berezia merezi du Carmen Paris kantariak irailaren 13an plazan emango duen kontzertua. Emanaldia libre eta doanekoa izango da.

Irailarekin batera jarduera ugari etorriko dira: kultura, politika, hezkuntza, lan, eta abar

Irailarekin batera ere zinearen itzulera ere etorriko zaigu, komertziala nahiz zine-klubekoa. Esan behar erakusketak eta hainbat jai eta festa ere izango ditugula, esaterako ‘Extremadurako Eguna edo enpanadaren jaia’. Musika aste bukaera bakarrean ez ezik gehiagotan izango da protagonista nagusiena, ‘kalean’ izena jarri zaion eta hirugarren urtez gauzatuko dugun ekimenari esker fanfarre eta musika talde ezberdin ugari hartuko baitugu gure kaleetan, hilabetearen hirugarren astean.

Udalbatzak ere bere zereginei helduko die, irailaren etorrerarekin. Izan ere, gaur bertan luzatu zaizkie zinegotziei datorren asterako bilera deiak eta horiei dagozkien gai-zerrendak. Hasteko, bi organo bilduko dira, Toki-gobernu Batzordea eta Gai-orokorren eta Plenoak aztertu beharrekoan Batzorde Informatiboa.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua