Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko Foru Diputatua Ermuan egon da gaur
Bizkaiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko Foru Diputatu Izaskun Artetxe andrea gure udalean egon da gaur goizean lan bilera batean. Foru Diputatua gure herrira etorri da udal Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorraren egitura, helburu eta funtzionamenduaren berri zuzena jasotzeko. Foru Diputatuari harrera egin dio Carlos Totorika alkateak, Jose Luis Araujo zinegotziak eta alorreko zuzendari Rosalia Herrerak. Artetxe Diputatua Azpiegitura Zuzendari Nagusiarekin batera, Pilar Dosal andrearekin, etorri da bilerara. Taldea ordu eta laurdenez bilduta egon da alkatetzan, ondoren Torreta Etxeko egoitzara joan direlarik hura ezagutzeko. Segidan, Enpresa Ekimen eta Trebakuntza Zentrora, Izarrara, ere joan dira bertan eskaintzen ditugun zerbitzuak zeintzuk diren ezagutzeko. Izarran, hirugarren sektorearentzat eta enpresa hazitegia prestatzeko egiten ari garen obrak ere ikusi ahal izan dituzte. Goizean zehar, EAJ udal taldeko zinegotzi diren Mari Angeles Gorrotxategik eta Maider Totorikak ere Foru Diputatua agurtu dute, bisitarekin bat eginez.
Lotutako albisteak
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean

