nola jarri kateak kotxeari segurtasunez?

18.12.08
Hiritarren Segurtasuna

Herritarren Segurtasunerako alorrak kotxeari kateak segurtasunez nola jarri erakusteko jarduera gauzatuko du. Ekintza larunbatean gauzatuko da, goizeko hamaiketatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean, San Pelaio parkean. Udaltzainek kateen eredu ezberdinak nola jarri erakutsiko digute, bidean elurra aurkituz gero nola jokatu jakin dezagun. Dakigunez, merkatuan eredu, neurri eta sistema asko eta oso anitzak daude, horien guztien xedea bideko itsasgarritasunari eustea izanik. Kateak burdinezkoak –lauak edo erronbodunak- , oihalezkoak, spike-spider (armiarma hanka) motakoak eta abar. Aukera oso zabala bada ere, kateak beti modu seguruan jartzea eta gutxieneko ezagutza batzuk izatea komenigarria da oso.

Hori horrela, udaltzainek kateak modu erraz, azkar eta seguruan jartzen irakatsiko digute. Lankideak parkera bertaratzen diren pertsonen galdera eta kontsultei ere erantzungo diete. Udaltzainek merkatuan ohiko eta erabilienak diren kateak jartzeko nola egin behar den irakatsi eta azalduko dute. Eguberriaren aurreko egunetan gaudenez jarduera hau egitea komenigarria ikusi da, hainbatek datozen egunetan bidaiak egingo baitituzte familiakoekin egun horiek pasatzeko. Gainera, RACE elkarteak ezagutzera emandako datuen arabera, gidarion %67 aitortzen dugu, ez dakigula kateak jartzen. Halaber, gogoratu behar dugu, aurtengo udazkenean hainbat aldiz elurra bota duela eta horrek trafikoan arazoak sortarazi dituela.

Elurra dagoenean segurtasunez bidaiatzeko gomendioak

  • Ibilgailuan kateak, eskularru eta plastiko bat eramatea.
  • Daramagun kateak nola jarri behar ditugun jakitea.
  • Ibilgailuari kateak jartzeko, hori errepidetik atera bazterrera, motorra gelditu, martxa eta esku-frenoa jarri.
  • Txalekoa jarri gainerako gidariak erraz ikus gaitzaten. Belaunikoz jarri kateak jartzeko, kukubilko egitea baino hobe baita. Belauniko eroso egoteko plastikoa edo kotxeko alfonbratxoa erabili dezakegu.
  • Astiro gidatu eta ahal den martxarik luzeenean.
  • Errepide sarearen egoera kontsultatu atera aurretik eta, zailtasunak badaude, bidaia atzeratu.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko