Udalbatzarrak astelehenean egingo du aurtengo azken Osoko Bilkura
Udalbatzarra aurtengo azken Osoko Bilkurara bilduko da astelehen eguerdian. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamabi eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda sei puntuk osatzen dute. Lehenengoan, ekainaren 11ko bilerari dagokion akta onartuko da. Bigarrenean Hiri-antolamendurako Udal Plan Nagusian (HAUPN) hamalaugarren aldaketa behin-behinekotasunez onartuko da, etorkizuneko saihesbidearentzat lurra gordetzeko. Hirugarren eta laugarren puntuak ekonomia ardatz izango duten gaiak jorratu eta erabakiko dira. Horien artean, aurtengo aurrekontuan egingo den beste aldaketa bat, eta diru-laguntza bat emateko kreditu-transferentzia onartuko dira. Bosgarren puntuak, EB-Berdeak taldeko kide Jose Luis Gimeno zinegotzi karguari uko egiten diola izango da. Seigarren eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean