Solozabal Estankoak Erakusleihoen lehiaketako tokiko saria bigarren urtez jarraian lortu du

21.01.09
Ekonomia eta Ogasuna

Solozabal Estankoak Bizkaiko Erakusleihoen lehiaketako tokiko saria bigarren urtez jarraian lortu du. Lehiaketa urtero antolatzen du Bilboko Merkataritza Ganberak. Aurtengoa hogeita bosgarren edizioa egin da eta lurraldearen 38 udalerrietako 650 establezimenduk parte hartu dute lehiaketan. Sariak bart arratsaldean banatu ziren hiriburuko Euskalduna Jauregian eginiko ekitaldian. Ermuko saria herriko udalak finantzatzen du eta lehiaketaren hogeita bosgarren urteurreneko eskultura oroigarri izan da. Sari hori Natividad Alonso alkateorde eta Emakume eta Aukera Berdintasunerako zinegotziak eman zuen eta Nora Solozabal ermuarrak jaso establezimenduaren izenean.

Bizkaiko XXV. Erakusleiho Lehiaketan sari gisa banatutako oroigarria Jesus Pastorrek eta Kopa’sek sortu eta egin duten eskultura da, zenbakitua eta mugatua. Autoreek jarritako titulua 25. urteurreneko Estela da. Lanak 235X180X160 milimetroko neurri eta tamaina du eta nikeleztatutako letoi distiratsu eta satinatu eta zura dira erabilitako materialak. Eskultura honek plaka tolestua eta fresatuta bat ditu. Aurrealdean hiru estela gehiago egiten dira eta zabalik dauden zirkuluen artetik, leihoaren edo erakusleihoaren ezaugarri gisa 25. zenbakia ikusten da, lehiaketaren 25. urteurrenaren omen eta oroigarri.

Sariak banatzeko ekitaldi hori merkataritzaren jai handi batean bihurtu zen. Ganberaren Presidente Ignacio Mª Echevarriak esan zuenez, “merkataritza dinamismo positibo mantentzearen alde dagoen sektorea da, hiriaren eta garapen sozioekonomikoarekin kezkaturik dagoena”.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa