Ongaraiko ikastetxeak, LHIK eta kiroldegia itxita denboralearen eraginez

26.01.09
Erakundea

Asteburu honetan Erkidegoan jasan izan dugun denboraleak sortutako kalteak oraindik ere mantentzen dira. Izan ere, Ongarai auzoko lau ikastetxeek (Anaitasuna Ikastola, Ongarai Eskola, San Pelayo eta Uni-Eibar-Ermua Institutoa) gaurkoan aterik ez zabaltzea erabaki dute goizeko lehen orduan. Argindarrik gabe jarraitzeak eta horren ondorioz berogailurik ez edukitzeak erabaki hori hartzera behartu ditu ikastetxeetako zuzendaritzei eta udal hezkuntza sailari. Hori horrela, lehen eta bigarren hezkuntzako ia 1400 ikasle ez dute eskolarik izan gaur.

Udal kiroldegiak ere ez du ateak normaltasunez zabaltzerik izan, argindarrik gabe ez baitu zerbitzurik eskaintzerik izan, larunbatean eta atzokoan gertatu bezala. Argindarrik gabe daramatzanez azken 48 ordutan igerilekuko ura hotz geratu da, ohiko tenperaturari eutsi eta mantendu ezin gabe. Halaber, sarrerako sistema informatikoak eta telefonoak ere ez zerbitzuz kanpo daude. Kiroldegiko zuzendaritzak adierazi digunez, argindarra bueltatuz gero eta azpiegitura nahiz ekipoak puntura jarri ondoren, ateak zabaltzen saiatuko dira biharko egunean.

Egoera berdinean egon da Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Ikastegia. Bertako zuzendaritzak eta maisu-maistren taldeak ikasleria etxera bidaltzea erabaki du, zentroan argindarrik ez berogailurik ez baitute eduki. Irakasle taldea Izarra zentrora jaitsi da, bertan normaltasuna baitzegoelako eta han lanean jarraitzeko asmoz.

Herriko Osasun Zentroa lanean izan da normaltasunez

Argindar sisteman jasandako matxura eta kalteek ez dute aldiz eragozpenik osrtu herriko Osasun Zentroan. Bertara deitu dugu eta esan digute lanean normaltasunez ari zirela, argindarra eta telefonia ongi funtzionatzen zutelako.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean