Datorren astean ekingo zaio ibilgailuen zerga kobratzeari
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko udal zerga borondatez ordaintzeko aurtengo epea datorren astean irekiko da. Epea zabalik izango da martxoaren 3tik hasi eta datorren apirilaren 3ra bitartean, biak barne. Aurtengoan zerga hori 7881 pertsonek ordaindu beharko dugu, gure herrian erroldatuta dauden kategoria ezberdinetako ibilgailu motordunen titularrak garelako. Udal honek aurreikusi du 831.246 euro bilduko dituela zerga horren bidez.
Zerga ordaintzeko Bilbao Bizkaia Kutxak duen edozein bulegora joan behar da goizeko 9etatik 11etara bitartean, titularrek etxebizitzan jaso duten inprimakia eramanez. Halaber, titularrek entitatearen kutxazainetan edo bere web-gunean ere egin dezakete ordainketa. Borondatezko epea igaro eta gero, ordainagiriaren zenbatekoa bide exekutibotik eskatuko da, ehuneko hogeiko gainkarguaz.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa