22,6 milioiko aurrekontu orokorra onartu du o udalbatzak 2009rako
Ermuko Udalbatzak 22,6 milioi euroko aurrekontu orokorra hasierako izaeraz onartu du gaur, goizean eginiko ezohiko Osoko Bilkuran. Onarpena PSE-EE-PSOE (8) eta EB-B (1)taldeko partaideen botoekin atera da aurrera. Aldiz, PP (3) eta EAJ-PNV (2) taldeek kontra bozkatu dute. Carlos Totorika alkateak 2009ko aurrekontua aurkeztu eta defendatu du eta hori “anbizio handikoa, desesperaziorik gabea eta serio” dela esan du, “beharrei aurre egin ahal izateko neurrira egon nahi duena bizi dugun errealitate ekonomiko zailean”. Aurrekontu hori “lau hilabeteko lan handiaren emaitza” dela esan du, “etorkizunerako konpromisoei bueltaka ibili ondorengoa, gure herriko langabezia bikoiztu egin baita irailetik martxora bitartean, %7tik %14,5 igoz”.
EB-B alderdiak baiezkoa eman die aurrekontuei “udal honen apustua ausarta eta aldi berean zuhurra delako, neurturiko pausuak dituelako, positiboak izan eta eman behar direnak direlako”, Rosa Caballero bozemailearen esanetan. Zinegotziak konpromisoa eskatu du “Udalbatzarra behar den bestetan bildu eta egin beharreko doikuntza egiteko, egoera ekonomikoa oso aldakarro baita eta okerrera egin dezakeelako”. Halaber, “2010. urteko aurrekontuak berehala lantzen hasteko” eta lan modua eta aurrekontua egiteko modua ere aldatzeko” eskatu du.
Arriskudun aurrekontua, krisialdirako zentzuduna eta anbiziokoa erronkei dagokionez
Partidu Popularrak aurrekontuaren kontra bozka du “aurrekontuak aurreztearen ordez gastuari eustearen alde egiten duelako, aurreztu edo gastuak urritu gabe, horretarako aukera egon arren”. Lekunberrik, anbizio gutxikotzat jo du gastu arrunta %0,55era ajustatu izana. Bere iritziz, gutxitu zitezkeen beste partida batzuetatik kenduz gero, aurten ez litzateke beharrezko 620.000 euro eskatu eta zor hori gain hartzea”. Segidan, azterketa eta lan teknikoak izeneko partida aipatu du, iaz jarritako zuzkiduraren herena besterik ez zela gastatu azpimarratuz, hortaz partida hori ‘zalantzagarritzat’ jo du bozemaile honek.
EAJ-PNV alderdiak, Maider Totorikaren bidez, kontra bozkatzeko arrazoiak azaldu ditu. Esan duenez bere taldeak “ezin du aurrekontu irreal batzuk onartu”, azken urteetako zuriketak agerian jartzen baitituzte aurrekontuek duten sinesgarritasun urria”. Jarraian adierazi du, agiri honek urtero ‘inbertsio endemikoak’ jasotzen dituela, horien zuzkidura ekonomikoak eta horien jatorria aldatuz doana, eta azkenean gauzatzen ez direlarik”. Maiderrek horien artean ondokoak aipatu ditu, Sallabente auzokoak, Betiondokoak, Zinemakoak edo Plan Orokorra. Ordezkari jeltzaleak “beharrak, proiektuak eta zuzkidura horiek haizearen gisa joan eta etorri egiten ote duten” galdetu du.
Udalbatzaren aurrekontu orokorrak barne hartzen ditu udalaren eta honen erakunde autonomiadun eta sozietate publikoen aurrekontuak. Udal aurrekontuak izango du diru-kopururik handiena, honen zenbatekoa 22,6 milioi euro baitira. Udal Euskaltegiak 269.022 euro izango ditu, Proimersa udal sozietatearen zuzkidura 2.215.000 eurokoa. Promosa sozietateak berriz, 4.932.000 euro izango ditu eta, azkenik, Udal Kirol Erakundeak, milioi bat eta erdi pasatxoko aurrekontua izango du.
Aurrekontuarekin batera, hori egikaritzeko udal Araua eta Udalbatzaren zerbitzura dauden langile-zerrenda organikoa ere onartu dira.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa