Udalbatzak 10,6 milioi euro kontratatuko ditu kreditu-operazioen bidez

08.04.09
Ekonomia eta Ogasuna

Udalbatzak, PROMOSA sozietate Batzordearen eginkizunetan bildurik, kreditu operazio bi kontratatzeko espedienteak onartu ditu gaurkoan. Lehenengoa eta garrantzitsuena hamar milioi euro eskatuko dituen sustatzaile obra-kreditua izango da. Diru hori Ermuko 19. exekuzio unitatean, Izarra 1, hirugarren sektoreko eta enpresa mintegirako eraikin bat egiteko obren finantzazioan erabiliko da. Aipatu obra hori hasita dago, eraikuntza kalearen borne edo mailara iritsi delarik, lur-azpian garajeetarako lau solairu altxatu ondoren. Obra hori ‘Antzibar’ izeneko enpresak egiten dihardu. Bigarren kontratazioan, Zearreko Buelta eraikineko lokalen gainean 600.000 euroko hipoteka-kreditu bat eskatzeko egingo da.

Organoak gaur goizean kreditu horiek kontratatzeko erabiliko diren baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguak onartu ditu. Eta baita web gune korporatibo honetan –zerbitzuen kontratazio atalean eta kontratatzailearen profilean- nahiz hedabideetan iragartzea. Profilean pleguez gain entitate finantzarioak lehiaketan parte hartu ahal izateko jakin beharrekoak ematen dira. Nahi duten entitateek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte datorren maiatzaren 8a bitartean, hori barne. Gaurko erabaki horrek xedatzen duenez, kontratazio mahaia maiatzaren 12an bildu beharko da, deialdiok erabaki eta esleitzeko.

Informazio guztia iragarki-oholari lotura egin eta beheko informazio gehiagoko lasterbidearen bidez eskaintzen dizuegu.

  • Hirugarren sektorearentzat Izarran altxatzea proiektatu den eraikinaren fotomontaketa

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa