Irene Iriondoren pintura ikusgai dago Lobianon
Udal Kultura sailak antolatutako pintura erakusketa jarri berri da aste hasieran Lobianon. Bilduma Irene Iriondo pintore ermuarrarena da. Bilduma ikusgai egongo da uztailaren 12ra bitartean. Erakusketa astelehenetik ostiralera eta arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean bisitatu daiteke. Larunbat, igande eta jai egunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara goizez eta 18:00etatik 20:00etara arratsaldez. Sarrerarik ez da kobratzen, doan da.
Koadro oso koloretsuak
Iriondok hogei koadrotik gora bildu ditu Lobianon. Guztiak oleoak dira eta estilo figuratiboa lantzen dute. Horietan kultura eta etnia ezberdinetako pertsonak pintatu ditu. Marrazkietan Maroko, Peruko, Tailandiako eta Japoneko leku eta pertsonak ageri dira. Iriondoren lanetan kolorea oso esanguratsua da, biziki erabiltzen dituelako, obra guztien ezaugarri izanik.
Lotutako albisteak
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik