Ermuak musika dario bazter guztietatik
Santiago Apostoluaren omenez uztailan ospatuko ditugun herriko jai nagusiak musika ekarriko digute barra-barra. ‘Santixauetan’ guztira hamazortzi musika ikuskizun eta emanaldi izango dira, musikak leku nagusia izango baitu egitarauan. Programatutako guztiaren artean, aipamen berezia merezi dute hiru ekitaldi: Revolver eta PAM taldearen kontzertuak eta ‘Helena Bianco y los mismos’ taldearen emanaldia. Nolanahi ere, eskaintza zabala izango denez, musika estilo eta joera guztiak entzuteko aukera izango da. Horren helburua jende gehienaren eskaria asetzea da, nahiz eta kultura alorrak jakin badakien, musika kontuetan pertsona beste gustu egon daitezkeela. Horiek horrela, kantautoreak, bakarlariak, orkestrak, perkusio taldeak, eta dantzaldietakoak izango ditugu. Horiek guztiek, estilo eta musika jotzeko modu bat dute eta horien artean, funky-jazza, jazz-fusioa, perkusioa, rocka eta diskoa daude.
Emanaldi guzti horiek, jada inprentan dagoen jai egitarau ofizialaren barne jasotzen dira. Dena den, herriko jaien hiru egun zehatz eta nagusietara bitartean ez dugu itxaron beharko, aurreko astetan hasiko baitira.
| Uztaila (eguna) | Taldearen izena | Musika estiloa | Leku eta ordua |
|---|---|---|---|
| Hilak 14 | Seiren | Pop-folka euskeraz | Valdespina parkean 22,00etan. |
| Hilak 15 | Rosa Sánchez | Costa Rikako abeslaria | Valdespina parkean 22,00etan. |
| Hilak16 | Bertsolaris | Herrikoia | Valdespina parkean 22,00etan. |
| Hilak 18 | Revólver | Popa | San Pelaio parkean 23,30etan. |
| Hilak 19 | Lurraldeetako musika eta dantzen jaialdia | Mariatxia | Kardenal Orbe plazan 18,00etan. |
| Hilak 20 | Txaranguen abestiak | Herrikoia | Kardenal Orbe plazan 22,00etan. |
| Hilak 21 | Kataluniako Marujita taldea | Hainbat estilo | Kardenal Orbe plazan 22,00etan. |
| Hilak 22 | Cu-bop Talde kubatarra | Jazz latino | Kardenal Orbe plazan 22,00etan. |
| Hilak 23 | PAM | Rocka | Kardenal Orbe plazan 22,30etan. |
| Hilak 24 | Shinova y otros grupos | Rocka | Kardenal Orbe plazan 23,00etan. |
| Orquesta Pasarela | Orkestra | Kardenal Orbe plazan 23,00etan. | |
| Hilak 25 | |||
| Ácrata, Hnos Chumacho eta Liberando Corazón | Rocka | Kardenal Orbe plazan 23,00etan. | |
| Orquesta Geiser | Orkestra | Kardenal Orbe plazan 23,00etan. | |
| Hilak 26 | Banda de música Alboka | Musika-banda | Kardenal Orbe plazan 13,00etan. |
| Trece +, herriko hainbat talde | Rocka | Kardenal Orbe plazan 23,00etan. | |
| Nuevo Talismán | Orkresta | Kardenal Orbe plazan 23,00etan. | |
| Hilak 27 | Lotxo taldea | Erromeria | Kardenal Orbe plazan 18,00etan. |
| Helena Bianco y los mismos | Popularra | Kardenal Orbe plazan 24,30etan. |
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu