Ermuak bitxia du ‘souvenir’ edo oroigarri gisa

17.07.09
Ekonomia eta Ogasuna

Gure gizartean ‘souvenir’ edo oroigarria gauza arrunta eta oso hedatua da. Gizakiok mota askotariko objektuak erosteko ohitura dugu bidaiak egiten ditugunean. Objektu horiek joaten garen lekura joanik ere: udalerri, probintzia edo herrialdeko oroigarri edo opari funtzioa betetzen dute. Artikuluok forma eta ezaugarri oso ezberdinak dituzte eta mota askotakoak izan daitezke: figura, titarea, koilaratxoa, elastikoa, jakia edo edaria. Hori bai, guztiek gauza ‘tipikoaren’ etiketa soinean daramatzatelarik eta norberak eman nahi dien balioarekin. Laburbilduz, leku batera joan izanaren oroigarria izango da bakoitzarentzat, bidaiak beti atsegin baitira. Leku ia guztiek beren ikono eta oroigarriak dituzte, esaterako eta ezagunenen artean, Pariseko Eiffel dorrea, Londreseko Big-ben erlojua, edo hurbilago, Portugaleteko zubi esekia, Bizkaia edo Bilbon izen bere duen baldosa, eta gozotegietan saltzen duten txokolatezko bertsioa, besteak beste.

Ermuak ere jada horrelako artikulu identifikatzailea du, udalerriko gauza eta eraikin adierazgarrienak biltzen dituena. Diseinuzko eskumuturreko fina da; argizariz igurtzitako nylonezko kordelduna, koloretakoa eta korapiloekin datorrena, non zilar trinkozko (925 milesima) sei pieza dakartzan herriko hainbat eraikin eta gauzen grabatuak dakartzatenak. Pieza horietan herriko Baldespina eta Lobiano jauregia, eliza, pixpilu lorea, San Antonio baseliza eta ezkutua. Piezak medailoi bat ere du, non aurrean Ermua izena daraman eta atzean, Bizkaia jartzen duen. Ideia eta diseinua herriko Senen Bravo bitxigilearena da, zeinek produktuari ‘Ermua eskumuturrekoa’ jarri dio.

Ermua bihotzean eta eskumuturrean

Ekimena talde errioxar batek patentatu du eta beste hainbat herrietako bertsio egokituak ere badaude. Ermua eskumuturra herriko ‘Senen bitxi-dendak’ bakarrik saldu eta banatuko du bertan nahiz mundu zabalean, dendan bertan ez ezik internet bidez erosi eta nonahi jaso ahal izango baita posta bidez. Ideiaren bultzatzaileak sarean atari berri bat ireki du, www.lapulseradeermua.com helbidean, non eskaria eta erosketa segurua egin daitekeen, ondoren postaz bakoitzaren helbidean jasotzeko. Produktua aurkezpen oso txukunaz dator: paperezko poltsa du, non Baldespina jauregia grabatua dakarren. Barnean kartoizko kutxa beltz bat dator, zeinak txartel elebiduna dakarren eskumuturrean jasotako elementuak adierazten duen. Eskumuturraren salmenta prezioa hirurogeita bederatzi (69) euro dira dendan bertan erosita edo, internet erabilita elektronikoki erosiz gero, bidalketaren gastuak gehitu behar zaizkio.

Ekimenak harrera ona jasan du eta dagoeneko hainbat pertsona joan izan dira Ermua eskumuturrekoarengatik galdetzera, ezagutzera edo erostera. Diseinu moderno, ozarra eta gizon nahi emakumezkoentzat izanik, adin guztietarako da aproposa. Eskumuturrekoaren kordoia hamabi koloretan eskaintzen da eta hiru tamainakoa izan daiteke: 17, 18 eta 20 zentimetroko luzeraz. Ideiaren sustatzailea, eibartarra da jaiotzez nahiz eta Ermura ezkonduta dagoen eta bertan daraman azken hogeita hamar urteak bitxi-dendaren buru gisa lanean. Senenek adierazi digunez “produktu baten ekarpena egin nahi genion herriari, herria oroitzeko eta soinean eramatekoa izanik”. Eta dirudienez, asmatu egin du, prestatu duen web-gunean adierazten denez “Ermua bihotzean ez ezik eskuturrean ere” eraman baitezakegu.

Eskumuturrekoaren ezaugarriak

  • Koloretako nylonezko kordoian muntatako bitxia
  • Aukeran kordoiaren hamabi kolore daude
  • Zilar trinkozko sei pieza ditu, bakoitza 925 milesimakoa
  • Piezetan herriko ikur edo gauza adierazgarrienak grabaturik daude
  • Luzeraren tamainak: 17, 18 y 20 zentimetrokoak, norberari egokigarriak
  • Argazkian eskumuturreko bat handitu eta zehetasunez ikus daiteke. Kordoia gorria da, aukeran dauden hamabietako bat
  • Sormena lantzeko tailerrean parte hartu zuen Eskolabarriko ikasle taldea

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea
Imagen
10.04.24
Tanttaka taldeak 'Del color de la leche' antzezpenaz dator Ermua Antzokira

Nell Leyshonek idatzitako izenburu bereko liburuaren egokitzapena, irakurtzen eta idazten ikasteko ametsa zuen neska gazteari buruzkoa, ostiralean, 20:30ean
Imagen
El equipo de gobierno en el momento de votar
25.01.24
26 milioi euroko Udal aurrekontua onartu du Ermuak

Elkarrekin Ermuak eta PPk aurkeztutako zuzenketak ez dira onartu