Bizkaia Etorbideko 19-21 eraikina subsidiarioki eraitsiko Udalak asteburuan

17.12.09
Erakundea

Udalak Bizkaia Etorbideko 19-21 eraikina eraitsi eta lurreratuko du asteburu honetan. Udalak lurreratzeko lanak esleitu eta horien kostua gain hartuko ditu, eraikina hur-hurreko aurri egoeran egon eta hori botatzeko agindua baitago martxotik. Lurreratzearen kostuak ondoren jabetzari kobratuko dizkie, horiekin gaur bertan lortu duen akordioari jarraiki. Udalak eraikina eraitsi ahal izateko proiektua prestatu, eta lanak esleitu ditu, horren guztiaren kargua jabetzari eskatuko diolarik. Eraistea asteburuan egingo da 634 errepideko zirkulazioari ahalik eta oztopo gutxien eragiteko xedez, nahiz eta errepidea une zehatzetan moztu egin beharko den. Udaltzaingoek jardueraren berri zehatza emango diote 17. eraikinean bizi diren auzo lagunei. Eraispena egin ahal izateko hainbat lan jada aurreraturik daude, besteak beste, argindarra eta ura mozturik baitaude.

Ostiral eta larunbatean zehar eraitsi aurreko hainbat lan gauzatuko dira. Adibidez, eraikinaren albo batean Ermua hirigunera sartzen garela adierazten duten baldosa urdinak erretiratu eta gorde egingo dira. Eraikinaren inguruan hesia jarriko eta bideak obrak daudenaren seinaleak jarriko dira. Halaber, pala hondeatzaile eta hondakinak biltzeko gailua jarriko dira, teilatua eskuz kentzen hasiko direlarik langileak. Lanari eraikinaren atzeko aldetik ekingo zaio, eguerdirako aurrera heltzea eta bidearen errei bat itxi eta pasoa txandaka emango delarik. Une batean bidea moztea behar izanez gero, horren berri eman, seinaleztatu eta trafikoa Mallabiatik desbideratuko du Udaltzaingoak. Astelehenean eraikinaren hondakinak ateratzen eta hondakindegi batera eramaten hasiko dira langileek.

Martxotik denboraren eraginak eta eguraldiaren gorabeherak aurri egoeran zegoen eraikinaren narriadura areagotu dute

Iragan martxotik egundaino pasatako denborak eta eguraldiaren gorabeherak Bizkaia Etorbideko 19-21. eraikinaren narriadura areagotu dute. Eraikinaren tailatua behera etorri zen iragan martxoko 13. egunean. Teilatua jausi arren ez zion inori minik eragin, Udaltzaingoak eraikina hustu egin baitzuen egun hartan bertan bizi zirenek zaratak entzun eta horien berri udal bulego teknikoan eman ondoren. Ordutik eraikina hutsik eta itxita dago, ingurunean hesi batzuk daudelarik inork bertara sartzerik izan ez dezan. Hilabete beranduago eta Udal arkitektoak idatzitako txostenaren indarrez Bizkaia Etorbidea kaleko 21garren eraikina hur-hurreko aurri egoeran dagoela xedatu zen. Hori horrela, Udalak xedatu zuen jabeek “osorik eta lehenbailehen eraitsi behar zutela” eta horretarako epe bat eman zien. Aspektu guzti horiek xedapenean jasotzen dira, zeina apirilaren 14ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 68. alean argitaratu den.

Denborak, meteorologiaren gorabeherak eta tailatu zati bat ez izateak, besteak beste, eraikinaren narriadura egoera areagotu dute. Azken hilabeteetan teilatuko zuloa handitu egin da eta eraikinari konponbide bat eman artean hainbat ekintza egin dira. Horietako bat 634 errepidetik hurbilagoen dagoen horma plastiko beltz batez estali egin da, uren iragazketa ekidin asmoz. Azaroan, udaleko herri-lanen taldeko langileek fatxadak dituen hainbat arrailetan lekukoak jarri zituzten, horien eboluzioaren berri zehatza edukitzeko eta, beharrezkoa izanez gero, prebentzio neurri gehiago hartze aldera.

Udal arkitektoak eginiko txostenaren laburpena eta web gune korporatibo honetan argitaratu genuena ikusteko, eragin lasterbide  honen gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera