Web orrien erabilerraztasuna neurtzen duen TAW sarietako lehenengo finalista izan da Ermua

31.12.09
Erakundea

Ermuko Udala TAW sarien 5. deiladian lehenego finalista ''Web pública más accesible II'' atalean izan da. Murtziako Udalak, 2007. urtean bigarren finalista izan zenak, lehenengo saria lortu du eta, azkenik, Sant Boi de Llobregat Udala bigarren finalista izan da.

Sari horien helburua, web-gune eta horien edukiak erabilerrazak izan eta interneteko edozein erabiltzaileri helarazteko modukoak izan daitezen indarrean daude gomendioak (W3C taldearenak) betetzen dituzten pertsona eta erakunde publiko eta pribatuen ahalegina suspertu eta ezagutzera ematea da. Gure Web guneak 2007. urtean sari hau jaso zuen. Hori baino lehen, 2007ko maiatzaren 9an, AENOR erakundeko UNE 139803 ziurtagiria jaso zuen W3C erakundeak ematen dituen gomendioak (AA) erabilerraztasuna bermatzeko betetzen dituelako.

TAW sariak 2005ean jaio ziren eta beren helburua Web gunen erabilerraztasunari esker on ematea da eta baita horretarako lan egiten dituzten pertsonei eta erakundeei ere. Hori horrela, pertsona guztiak nahiz eta arazo fisiko edo psikikoak eduki web guneetan sar daitezke.

Arlo honetako adituek epaimahaia osatu zuten eta pasa den azaroaren 18an bildu ziren. Jarraian, epaimahaian parte hartzen zutenak agertzen dira:

  • Alfonso Dou Jauna (Avilés-eko Udala)
  • Carmen Herrera Ampudia Andrea (Asturietako Printzerria)
  • Juan Hidalgo Jauna (SADESI)
  • David Fernández Jauna (Asturietako Cocemfe)
  • José Manuel Alonso Jauna (Espainiako W3C)
  • Cristina Rodríguez Andrea (IMSERSO - CEAPAT)
  • Pedro López Jauna (Gijóngo Udala)

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin