Ermuan normaltasuna da gaur nagusi, asteburuko elur eta hotz pasa eta gero
Ermuan normaltasuna da gaur nagusi, aste berri honen hasieran. Herriko ikastetxe guztiek eskola eman dute gaur, hala LHkoak nola DBHkoak. Ostiralean Lehen Hezkuntzakoek besterik ez zuten klasea eduki behar, baina hori bertan behera utzi zen elurtearen eraginez. Sallabentek bakarrik mantendu zuen bere jarduna. DBHkoek gaur ziren astekoak Gabonetako egunak, amaitu eta gero. Enpresek ere gau bueltatu dira lanera, asteburuko etenaren ondoren.
Ostiral eta larunbateko egun osoan zehar elur ugari bota zuen. Hori ikusita eta SOS-Deiatik bidaltzen dizkiguten ohar eta aurreikuspenei jarraituz, gure udalak talde bat eratu zuen edozelako gorabeherari aurre egiteko xedez. Hainbat lankide asteburu osoan zehar lanean jardun du bide eta kaleak garbitzen, auzo altuetara iritsi eta horietatik jaitsi ahal izateko baldintzak ziurtatzeko. Halaber, osasun zentoa eta nagusien erresidentziako sarbideak garbituz, behin eta berriro. Talde horren barne, Bulego Teknikoko, udal lan taldeko, Udaltzaingoko kideak izan dira, udalerrian gauzatu beharreko ekintzak koordinatzen eta gauzatzen. Hiru egunotan udal brigadako lankideek 15 tona gatz bota dituzte gure herriko kale, auzo, eskailera eta bideetan. Guztia, elurrik gabeko pasabideak ziurtatzeko eta horiek izozturik ez gelditzeko.
Larunbatean Eibarri laguntza eskatu zitzaion, bertako suhiltzaileak etorri zirelarik beren makineriarekin Santa Ana auzotik Elorreta Goikora arteko bidea zabaldu eta elurrez garbitzera. Taldea etengabe komunikazioan mantendu da baita ere, Deba Barrena Mankomunitateko garbitasun zerbitzuekin. Hiru egunotan herrian ikusi izan ditugun irudien lekuko lerro hauei hainbat argazki erantsi dizkiogu. Horietako bat, gaur goizean bertan, eguna argitzen hasi duenean hartutakoa da. Argazki eder hori Miguel Blanco Olañetak hartu du menditik, eta bertan Ermua herria zuri ikus daiteke egunsentian. Argazkia gure webguneko albumera bildu dugu, ederra eta oso aproposa baita. Hori egiterik nahi duen norbait badago, argazkiak bidaltzea. besterik ez du egin behar. Guk albumean sartu eta argitara emango ditugu, biztanle nahi gainerako pertsona orok internet bidez ikusi ahal izateko.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan