2010eko aurrekontua onartuko du Udalbatzarrak aste honetan egingo ezohiko bilkuran

08.02.10
Ekonomia eta Ogasuna

Udalbatzarrak 2010eko aurrekontua onartuko du aste honetan egingo duen ezohiko bilkura batean. Organoa asteazken goizeko hamaika eta erdietan bilduko da, eguneko gai-zerrendak biltzen dituen sei gaiak aztertu eta erabakitzeko. Bilkurako gai gehienak aurrekontu eta ekonomiari loturikoak izango dira, garrantzitsuena ezbairik gabe, hogei miloi laurehun mila euroko udal aurrekontua izango delarik (20,4 €). Aurrekontuaren eztabaidan, Partido Popularrak eta Ezker Batua Berdeak aurkeztutako osoko zuzenketak eta aurrekontu proposamena bueltatzeko eskariak aztertuko dira. Partido Popularrak aurrekontuaren hainbat zati zuzentzeko ere eskaria egin du.

Bilkurako lehenengo gaia, aurreko hainbat bilkuretako aktak onartzea izango da. Jarraian, aurrekontua osorik zuzentzeko eta atzera botatzeko Ezker Batua Berdeak (EB-B) egin duen eskaera aztertuko da. Ondoren, Partidu Popularrak aurkeztutako emendakin edo zuzenketak –osokoa eta zatikakoak- ebatziko dira. Laugarrenean, aurtengo urterako udal aurrekontua onartuko da. Bosgarrenean, UKEn hobekuntzak egite aldera, PSE-PP-EAJ udal taldeek adostutako erabakia aztertu eta erabakiko da. Azkenik, kirolaren kudeaketaz EB-Bk aurkeztutako mozioaz hitz egin eta hori ezetsi egingo da.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea
Imagen
10.04.24
Tanttaka taldeak 'Del color de la leche' antzezpenaz dator Ermua Antzokira

Nell Leyshonek idatzitako izenburu bereko liburuaren egokitzapena, irakurtzen eta idazten ikasteko ametsa zuen neska gazteari buruzkoa, ostiralean, 20:30ean
Imagen
El equipo de gobierno en el momento de votar
25.01.24
26 milioi euroko Udal aurrekontua onartu du Ermuak

Elkarrekin Ermuak eta PPk aurkeztutako zuzenketak ez dira onartu