20,4 milioi euroko udal aurrekontua onartu du 2010erako Ermuak

12.02.10
Ekonomia eta Ogasuna

Ermuko Udalbatzak 20,4 milioi euroko aurrekontu orokorra hasierako izaeraz onartu du aste honetan eginiko ezohiko Osoko Bilkuran. Onarpena PSE-EE-PSOE (9) taldeko partaideen botoekin atera da aurrera. Aldiz, PP (4), EAJ-PNV (2) eta EB-B (1) taldeek jardunaldi ekonomikorako tresna horren kontra bozkatu dute. Talde horiek guztiek aurrekontuaren proposamenari zatikako zuzenketak egiteko eskatu dute eta, PP eta EB-Bk baita osoko zuzenketak egiteko eta aurrekontu proposamena bueltatzeko eskaria adierazi. Carlos Totorikak 2010eko aurrekontua aurkeztu eta defendatu du eta hori “serioa, orekatua eta bizi dugun krisialdiaren isla dela” esan du. Alkateak aurrekontua ulertzeko bi klabe nagusi daudela adierazi du “diru-sarreren murrizketa, herstura gastuan eta horren birbideratzea berori optimizatzeko”. Agintariak murrizketa %15ekoa dela adierazi du hiru urtekoarekin alderatuz, grafikoki azalduz 2008an aurrekontua 23,5 milioikoa izan zela eta aurten 20,5 milioikoa, 3,1 milioi gutxiago”. Nolanahi ere, “aurrekontu orekatu bat dakarkigu, bai koherentziaz eta baita ere legez bete beharrekoa delako”.

Aurtengo diru-sarrerak asko jaitsiko dira. Gehien jaisten den partida Udalkutza, Udalen Finantzaziorako Foru Fondokoa da, aurten 9 milioi etorriko baitzaizkigu eta orain bi urte atzera, 11 milioi. Horrez gain, 2009ko Udalkutxa fondoaren kitapena 2,9 milioi eurotan negatiboa izango denez, kopuru hori bueltatu egin beharko dugu datozen urteetan. Bestetik, krisiaren eraginez asko jaitsiko den sarrera Eraikuntza Zergatik bildutakoa izango da, iaz 500.000 euro aurreikusi arren, aurten 100.000 eurotan geratuko baita, hots %80 gutxiago. Kopuru berbera jaisten dira diru-sarrera propioak (500.000 €), tasa eta zergak %1 igo badira ere. Kapital transferentziak ere asko murriztuko dira, iaz 1.400.000 € izanda, aurten 600.000 €tan geldituko baitira.

Aurrekontu serio eta orekatua bizi dugun krisialdiari erantzuteko

Abagune ekonomiko horren aurrean gobernuan dagoen taldeak herstura eta doitasun ekonomikoaren irizpidea ezarri du. Irizpideak eragina izan du 1ngo kapituluan (soldatetan, gehiagorik hazi ez zedin), 2. kapituluan, %5a jaitsiz eta 4.ean, transferentziak %8 gutxituz. Egoera ikusita, gastua birbideratzea erabaki da, gizarte eta enplegu zerbitzuek areagotuz, arreta berezia jarriz gizarteratzean, hori indartuz gizarteratzeko errenten hartzaile direnak lan-merkatura sartu daitezen.

Totorikaren esanetan aurrekontu honek, epe motzera du helburua ditugun egiturak egonkortzea eta enplegua sortaraztea da. Horretarako 7.000 programari atxikiz, 91 pertsonen kontratazio proposatu da, ingurumenarekin, hirian guneak birsortzearekin eta teknologia garatzearekin zerikusia duten eta interes sozialekoak diren jardueretan aritu daitezen. Programa horrek, 1,3 milioi euroko kostua izango du, nahiz eta aurrekontu honetan sartuta ez dagoen. Horrez gain, EJri beste 30 enplegu eta urteroko INEm-Toki-Udalbatzak hitzarmenari atxikita sortu daitezkeenez gain. Epe luzera, apustua teknologia eta industri eta ekoizpen ehunaren aniztasuna lortzea dira erronkak. Politikariaren hitzetan, Ermua da enplegu politika aktiboetan gehien inbertitzen duen udala Euskadin eta, baita ere, teknologian, bere baliabideen %15 erabiltzen baitu horretan.

Oposizioan dauden udal taldeek jarrera eta argudioak

Partidu Popularreko udal taldearen bozka aurrekontuen kontrakoa izan da, “gastu korrontearen jaitsiera %2,96 izanik, kopurua urria kontsideratu duelako jasaten ari garen krisialdi ekonomikoan” taldeko bozemailearen esanetan. Lecumberrik adierazi duenez “krisialdi ekonomikoa herritarrek jasaten dute, ez hiriek ezta administrazioek”. Bere iritziz bestelako politika ekonomikoa aplikatu daiteke, “gastu korronteari zorroztasunez eusteko”. Segidan iazko 2009ko aurrekontuan jasotzen ziren hiru partidetako epigrafeak aitatu ditu: azterketak eta lan teknikoena; bestelako gastuena eta kanpora bidaltzen diren lanena. Horietan jarritako diru-kopuruaren zati txiki bat besterik ez dela erabili salatu du eta, erabili gabekoa batuz gero 994.878 € ditugularik, hala eta guzti aurten ere jaitsiera txiki batez, mantendu egiten direlarik”.

PP taldeak proposatu dituen zatikako zuzenketen artean ondokoak daude: Udaltzain emakumeentzat aldagela prestatzea eta hori altzariz hornitzea, matemática solidaricen programa ezartzea, ermuarron artean zaborra bereizi ahal izateko gailuak banatzea, terrorismoaren biktimen inguruko sentiberatasun kanpaina gauzatzea eta 40 urteko gizon-emakumeen artean enplegua sustatzeko baliabideak indartzea.

EAJ-PNV udal taldeak ere aurrekontuaren kontrako bozka eman du. Bozemaileak adierazi duenez “Gizarte Ongizateko sailari diru gehiago jarri beharko litzaioke “gastuen aurrekontua guztirako diru sarreren kopurua baino %9,26 txikiagoa baita eta partidan jarritako 861.000 eurotik gehiena langileen soldaketarako erabiliko delako”. Horrez gain, “2007 eta 2008ko kitapenek aurrekontuaren exekuzioari buruzko zapore gazi-gozoa lagatzen dutela” esan du. Azkenik, euskara sailerako diru gehiago askatu du, horren aurrekontua %6a murriztu baita, Udal euskaltegirako laguntza eta komunikazio gehiago eskatuz, ikastegia dinamizatzeko.

Maider Totorikak Toki-garapen alorraren zuzkidura kolokan jarri du. Hitzez hitz ondokoa esanez “enplegu eskaintza egon denean, alor honen ahalegin eta eraginkortasunaz harro agertu da udala, langabeziaren zerrendan zeuden zerbitzura diru eta ahaleginik handiena jartzen zuena udalerria bezala agertuz. Krisialdiak enplegua eskaintzari gogor eragin dioenean aldiz, agerian geratu da alorretik eta bere ikastaroetatik pasa direnek aukera gehiago dutenik langabeziari muzin egiteko, hortaz dirua, eraginkortasuna eta. Akaso, ikastaroak ere ez dira egokienak izan”.

Ezker Batuak-berdeak udal taldeak aurrekontu proposamena atzera bota, bueltatu eta beste batzuk prestatzeko eskatzen zuen bere iritzian, gizarte-ongizate, enplegu, ingurumen, kultura eta gazteria eremuetarako kontuetan diru-kopuruak asko jaisten zirelako. Bozemaileak adierazi duenez, horrela egin ordez, partida horiek gehiago zuzkitu beharko lirateke. Argudio hori ezeztatu zuten bai alkateak bai PSE taldeko bozemaileak, Felix Prolek, “baieztapen hori okerra izan eta errealitatearekin bat ez datorrelako.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa