El Languik, bere gizaki-arrastoa utzi digu gaur Ermuan
Juan Manuel Montilla, ‘El Langui’ goitizenez ezagutzen dugun hip-hop eta rap abeslari, aktore eta irrati esatari ezagun eta polifazetikoa Ermura etorri zaigu gaurkoan. Madrilgo gazte hau Ermua eta Mallabiko Lanbide-heziketarako Ikastegiaren ikasleekin bildu da, Lobiano Kulturgunean eginiko ekitaldian. El Languik idatzi duen lehen liburua -“16 escalones antes de irme a la cama” tituluduna- aurkeztu du (Espasa Calpe argitaletxea, 2009). Lan horretan tonu baikor eta aurrera egiteko irrikaz bere bizitzan oinarrizkoak izan diren hamasei gai. Gai horietako bakoitza gauero eta ahalegin handiz igo behar dituen bere etxeko 16 eskailerak sinbolizatzen dute: poza, ilusioa, beldurra, grina, laguna, hip-hop musika, erantzukizuna, eta abar…
Languik azkar baten konektatu du Ermua eta Mallabiko Lanbide-heziketarako Ikastegiko ikasleekin. Horien hizkera erregistroa erabiltzen baitu, modu zuzenean, bihotz zabalik eta hurbiltasunez. Gauza bakoitza adierazteko, horren izena erabiliz, mozorrotu gabe. Horrela komunikatzea eta hitz egitea gutariko askorentzat osoz aila edo ezinezko aizan arren, berak erra zeta jaiotasunez egin du berehala, laurogeita hamar gazteren arreta eta begiak bereganatuz. Taldeak ez du Languik esandako hitz edo pasadizorik galdu. Ekitaldia eta bere pertsonaren aurkezpena, hirigintza eta hezkuntza alorretako zinegotzi den, Felix Prolek egin du.
Juan Manuel Montilla, “El Langui”
Juan Manuel Montilla Madrildik hurbil dagoen auzo batean jaio zen, Pan Bendito izenekoa eta Carabancheleko distrituari dagokiona. Beso eta hankak erdi paralizaturik ditu jaio zenetik, minusbaliotasun horrek fisikoki nahiz psikikoki aurrera egiteko izan duen desio erraldoiak bere bizitza markatu duelarik. Haurtzaroko lagunekin hip-hop mota lantzen duen musika taldea sortzen du “La excepción” izenekoa. Taldeak gai sozialak eta bizitzarekiko izaera baikorreko letrak kantatzen ditu. MTVren saria jaso dute. Halaber, iaz Goya sari bi jaso zituen, “El truco del manco” filmean egindako lanagatik, aktore berri eta errebelazioarena eta jatorrizko abesti onenarena, hain zuzen ere.
Wikipedian Juan Manuel Montilla, “El Langui”ren inguruan dauden datuei lotura egin diogu hemen, musika taldeaz, jasotako sariez eta bestelako aspektuez sakondu nahi duzuenontzat.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa