Krisialdia egonda ere, etorkizunerako inbertitzen jarraituko du Ermuak

12.02.10
Ekonomia eta Ogasuna

2010eko aurrekontuen proiektuak agerian jarri du krisialdi ekonomiko finantzarioak Udalaren kontuei ere eragiten diela. Hori horrela, murrizketa esanguratsuenetako bat urtealdi ekonomikorako inbertsioen atalean eman da. Inbertsioetarako 2.790.000 euro erabiliko dira, iazkoan baino milioi bat eta berrehun mila euro (1,2) gutxiago. Nolanahi ere, inbertsioek diru-kopuru garrantzitsua izango dute markatutako helburuak betetzen jarraitu ahal izateko.

Aurtengo urtealdi ekonomikorako zehaztu diren inbertsioak, ondorengoak dira:

  • Antzokia amaitzea eta hori ekipatzea. Horretan miloi eta erdi (1,5) erabiliko da, eraikineko obren azken zatia ordaindu eta ikus-entzunezko eta altzariak erosteko.
  • Hiri-antolamendurako Plan Nagusia idazteko arkitektoen ekipoa ere kontratatuko da. Aurreko planak zehaztu zituen helburuen %90 bete denez, berriari heldu behar zaio. Etorkizuneko Ermua nolakoa nahi dugun pentsatu eta definitzeko unea da, horretarako planeamendua erabiliko delarik. Zuzkidura 500.000 euro.
  • Herriko ikastetxeetako sistema elektrikoak Tentsio Baxuko Araudira egokituko dira. Honetan 225.000 euro erabiliko dira.

Horrez gain, Promosa eta Proimersa sozietate publikoen bidez, inbertsio garrantzitsuei aurre egingo zaie aurten. Horien artean, ondorengoak daude:

  • Izarra, Berrikuntza eta enpresa hazitegia proiektua amaitzea. Horren bidez, enpresak eta lanpostuen sorkuntza erraztu nahi da, horrek ehun sozioekonomikoan eragitea espero delarik. Inbertsio 9 milioi euro dira.
  • Guztira 73 etxebizitza berri eraikitzea Abeletxen, nagusien egoitzatik hurbil. Horien artean alokatzekoak, libreak eta babes ofizialekoak egongo dira. Etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituztenentzat eta gazteentzat. Inbertsioa 3 milioi izango dira.

Azkenik, ezin ahaztu ere, 2010eko Toki_inbertsioen Estatuko Fondoaz (FEIL deritzanaz). Horretan, ondorengoak egitea aurreikusi dira:

  • Zuntz optikoko telekomunikazio sare neutroa eratzeko obra zibila egitea. 800.000 euro.
  • Kanposantuan beilatokiaren eraikina altxatzeko 675.000 euro behar izango dira.
  • Udaletxean gasezko berogailu berria jartzeko 57.000 euro erabiliko dira.
  • Tetra, Udaltzain eta brigadako telekomunikazio sistema berrirako 49.500 euro erabiliko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea
Imagen
10.04.24
Tanttaka taldeak 'Del color de la leche' antzezpenaz dator Ermua Antzokira

Nell Leyshonek idatzitako izenburu bereko liburuaren egokitzapena, irakurtzen eta idazten ikasteko ametsa zuen neska gazteari buruzkoa, ostiralean, 20:30ean
Imagen
El equipo de gobierno en el momento de votar
25.01.24
26 milioi euroko Udal aurrekontua onartu du Ermuak

Elkarrekin Ermuak eta PPk aurkeztutako zuzenketak ez dira onartu