Ermuarrek ziklomotorrentzako IAT azterketa herrira etorriko den unitatean pasa ahalko dute

30.04.10
Hiritarren Segurtasuna

Bi eta lau gurpileko ziklomotoreen jabeak Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) herrian bertan pasa ahal izango dute, nahi izanez gero behintzat. Itelink, S.Ak estazio mugikorra herrira ekarriko digu datorren maiatzaren 20ko ostegunean, enpresaren eta udalaren artean horrela adostu baita. Estazio hori udalaren Izarra eraikinaren pabilioi batean jarriko da, herritik BI-3302 errepidetik Mallabirako bidearen ertzean, Aritzmendi pilotalekua pasa eta gero. Estazio horretatik pasa ahal izango dira aldez aurretik hitzordua hartzen dutenek. Hitzordua Udaltzaingoan hartu behar da, astelehenetik aurrera udaletxeko 943 17 63 00 telefonora deituz gero. Azterketak, egun osoan zehar egingo dira, goiz nahiz arratsaldez. Ordutegia hau izango da, 10etatik 13:30etara goizez, eta 15:30etatik 19:00etara arratsaldez.

Bi eta lau gurpileko ziklomotorren joan-etorriak horiek kokatuta dauden udalerrira mugatu ohi dira askotan, eta gainera ibilgailu horiek bide azkarretatik zirkulatzeko mugak izaten dituzte, abiadura mugatua baitute. Hori guztia kontutan hartuta, estazio mugikorrak gaitzea erabaki da, estazio finkoetatik urrun dauden herrietara iritsi ahal izateko eta eta jabeei erraztasunak emateko. Bizkaiko IATko enpresa gertuena ermuarrok Zornotzan dugu eta, Gipuzkoa aukeratuz gero, Bergaran hain zuzen ere.

Udal honek informazio oharra kaleratu du horren guztiaren berri emanez eta herriko portaletan banatu du. Guk orri hori lotura egin diogu zuoi eskaintzeko, beheko informazio gehiagoko loturaren bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan