2011 urterako %1,5 igo dira udal tasak, zergak eta prezio publikoak
Udal tasak, zergak eta prezio publikoak bataz beste %1,5 igoko dira datorren 2011an. Horrela erabaki zuen atzo Udalbatzarrak PSE-EE-PSOE alderdiaren botoekin eta EB-Berdeak alderdiaren abstentzioarekin. PP eta EAJ alderdiek kontrako bozka eman zioten Ordenantzak aldatzeko proposamenari eta horiek daudenean eta aldaketarik gabe uztea proposatu zuten. Onarpena behin-behinekoa da eta erabakia BAOean argitaratzen den biharamunetik jendaurrera jarriko da hogeita hamar lanegunez, jendeak ezagutu eta erreklamazio, alegazio edo iradokizunak aurkez ditzan. Horrelakorik aurkeztu ezean, erabakia behin-betikotzat joko da eta Ordenantzaren testu osoa eta hitzez-hitzezkoa Bizkaiko Buletinean argitaratu beharko da, indarrean sartu ahal izateko.
Gobernua duen PSE-EE-PSOEko alderdiak %1,5a igotzearen aldeko jarrera defendatu zuen, aurtengo aurreikusten den KPIaren azpitikoa. Felix Prol bozemailearen esanetan erabakiarekin Ermuko udalak “ez du herritarrekiko presio fiskala gehitzen, bat, bi eta hiru zentimoko gehiketa suposatuko baitu eta, eta beste hainbat kasutan gehiketa zerokoa izanik”. Zinegotziak esan zuenez, “aurtengo aurreikusten ari den KPIa 1,8 eta 2,1 artekoa izan daiteke. Hortaz, Ermuak bizitza kostuaren azpitiko %1,5eko indizea igotzea proposatzean, presio fiskala handitu ezik jaitsi egingo du”. Jarraian, hainbat hausnarketa adierazi zituen: “dakigunez guk egin ezik, gure kontsumoak ez ditu inork ordainduko”. Horrez gain, kontratuz udalarentzat lanean diharduten enpresa guztiek horiek berraztertu eta KPI gutxienez igoko digutela esan zuen, eta ez dugula ahaztu behar, BEZ kontzeptuan beste %1eko igoera izango dugula. Horiek batuz gero, gure kostuak %2,8 gutxienez igoko direla gehituz.
Krisialdiari dagokionez, “ezagutzen dugun egoera larria dugula, baina Ermuan ez ezik, hori horrela dela baita Bizkaian, Euskadin, Espainian eta Europa osoan ere bai” adieraziz. Nolanahi ere, krisialdiaren eragina ez dela denontzat berdina gehitu zuen, “kaltetuenak –bere iritziz- langabezian geratu direnak izan baitira. Gainerakoontzat nahiz eta soldata jaitsi edo berdin gelditu arren ez dela gauza bera, gehituz. Ondoren, Prolek Euskadin eta Ermuan estatuarekin alderatuz estaldura sozialik onena dugula esan zuen, eta Oinarrizko Errenta legez dugularik, derrigorrezko eta ez borondatezko prestazio izanik. Azkenik, gure herrian krisialdietan arreta oso ona egiten duen Toki Garapen alorra dugula gehitu zuen, trebakuntza eman eta lanera bueltatzen laguntzen duena. Agintariaren esanetan, udalek beren eskuduntzei jarraiki presio fiskal txikiena eskatzen diote herritarrei, nahiz eta datorren urtean udal gaindiko administrazioetatik diru gutxiago jasoko dugula jakin arren”.
PP eta EAJ alderdiek zuzenketa idatzia aurkeztu eta Ordenantzat daudenean lagatzeko eskatu zuten. EB-Berdeak abstenitu egin zen
Partidu Popularrak zuzenketa idatzia aurkeztu zuen udal Ordenantzak aldatu eta igotzeko proposamenaren aurrean. Patricia Alvarazek udalaren eskumeneko tasak daudenean lagatzeko eskatu zuen. Herritarrek ez dute %1,5eko igoerarik merezi bere ustez, familiek egin beharreko ahalegina handia baita eta, aldiz, ez horrenbestekoa Udalarentzat. Alvarezek ‘erantzukizunez jokatzeko, pedagogia egiteko eta eredu izateko eskatu zuen”. Alderdiak Ordenantzak ez igotzerik eskatu zuen, “daudenean uzteko, herritarrek aurten zenbatekoa baino gehiago ordaindu beharrik izan ez dezaten”, Fernando Lekunberri bozemaileak aditzera eman zuenez. PPk aurkeztu idatzian, konponbidea honetan datza” presio fiskala ez areagotzean eta gastu korronte eta ez produktiboak murriztean”. Laburbilduz, herritarrei zama kendu eta krisi garaian laguntzea. Horregatik, Ordenantzak dauden bezala lagatzeko eskatu zuten.
EAJk ere zuzenketa idatzia aurkeztu zuen udal Ordenantzak aldatu eta igotzeko proposamenaren aurrean eta 2011 tasa, zerga eta prezio publikoak aurtengo kopuruetan mantentzearen alde agertu zen, bost kasutan ez ezik. Salbuespenak aurkeztutuako idatzian zehazten zituen; bat zerga da, eta tasa eta prezio publikoetan bina kasu. Maider Totorika bozemailearen esanetan, Udalak gain hartu dezake bataz beste %1,5eko igoerarik ez aplikatzeak, horrek gutxi gorabehera 80.000 eurori uko egin eta bildu gabe utziz. Zinegotziak bere eskaria arraitu eta datuak eman zituen. Emandako datuen arabera azken lau urteetan Udalak aurreikusitako kopuruen gainetik bildu du, 2005etik 2009ra bitarteko urtealdiko kitapen guztiak positiboak izanik. Urte horietan 31.281.060,35 €ko diru-sarrerak aurreikusi ziren eta aintzat hartutako eskubideak aldiz 32.987.032,44 € izanik, hortaz 1.705.972,09 € aldea, hau da, %5,45 gehiago. Urtealdiak banaka harturik gauza bera, urtealdiak 6.252.212,07 € biltzea aurreikusiz eta 6.597.406,99 € lortuz. 2009an ere antzerakoa pasa zen, %3,60 gehiago bilduz, nahiz eta hainbat kapituluetan espero zenaren azpitik geratu. Hori horrela, udal honek” zorionez igoerari uko egin diezaiokeela” azpimarratu zuen.
EB-Berdeak, aldiz, Ordenantzak aldatzeko proposamenaren aurrean abstentzioaren aukera hartu zuen. Alderdiaren ustez, “KPI baino gutxiago igotzeko proposamenaren aurrean erantzunez jokatu behar da, populismoan erori ordez, kalkulu ajustatu eta presio fiskal txikiena egin nahi delako ”. Rosa Caballero bozemailearen esanetan,” KPIaren azpitiko igoera, kongelazioaren gainetik dagoen hobekuntza da”. Nolanahi ere, Caballerok aditzera eman zuenez “bere alderdiak nahiago luke langabetuentzat eta familia ugarientzat hobariak eta ordainketak zatikako ordainketak egiteko aukerak eta Udal Kiroldegiko Ordenantzan beraiek proposatu zituzten beste hainbat hobari eta aukera sartu izan balira”. Horrela izan ez denez, abstentzioaren alde egingo zutela aurreratuz.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa