Irisgarritasun-zigilua duten establezimenduen artean dugu herriko 'Melida Ostatua'
Euskadin guztira 140 turismo-establezimenduk daukate jada irisgarritasun-zigilua, horien artean . Ermuko Melida Ostatua dagoelarik. Zigilu hori Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa Sailak garaturiko Irisgarritasun Programaren emaitza da, turismo-establezimenduak beren zerbitzuak jende guztiari bideratzeko prestatzen dituenarena, dibertsitate funtzionaleko bost mota kontuan hartuta betiere: fisikoa, bisuala, auditiboa, intelektuala eta organikoa (arnas zailtasunak dituzten edo berariazko dietak behar dituzten pertsonak).
140 establezimendu horietatik, 32 bertaratu dira gaur Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko ekitaldi-aretora, zigilua Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillaren eskutik jasotzeko, Turismoko zuzendari Isabel Muela ere harekin zegoela. Onetsitako establezimenduen artean turismo-bulegoak, hotelak, turismo-apartamentuak, interpretazio-zentroak eta abar daude. Ekitaldi horretan Mélida Ostatuko Marga Pérez egon da, kudeatzen duten establezimenduari dagokion agiria jasotzen.
Irisgarritasun Turistikoaren Euskal Programaren helburua Euskadiko turismoari kalitatea gehitzea da, irisgarritasun-eredu aurreratu baten bidez, pertsona guztientzako konfort handiko kontzeptu batean oinarriturikoa. Horrela, programak laguntza eskaintzen die turismo-establezimenduei hazkunde-fasean dagoen publikoa erakartzeko euren irisgarritasuna hobe dezaten.
Programa sortu zenetik, proba pilotu bat egin zen 200 turismo-establezimendutan eta sektore guztiari helarazi zitzaion ekimena. Horiek aldez aurreko prestakuntza jasotzen dute, Euskaliten bidez, eta beren egoeraren diagnostikoa egiten zaie irisgarritasunaren arloan. Programan parte hartu duten establezimenduek identifikaturiko hobekuntzen finantzaketa baliatu ahal izan dute. Kalitatea hobetzeko politika orokorraren zati da ekimen hori, baita urtarokotasuna apurtzeko eta turismo-jarduera dibertsifikatzeko politikarena ere. Irisgarritasun-premiak dituzten egoiliar zein turistei Euskadiko turismo-establezimenduetan kalitatezko turismo-zerbitzu seguru eta erosoa emateko premiatik sortu zen ekimena.
Datuak argiak dira: gaur egun 65 urtetik gorako tasa % 16,6 da Espainian eta espero da % 20raino haztea 2020. urterako eta % 36raino 2050. urterako, eta desgaitasunen bat duten pertsonen tasa % 9 da Espainian, tasa hori Europa osorako % 15,7ra iristen delarik. Europan bakarrik, irisgarritasun-eskariak 127 milioi pertsona biltzen ditu. Horiei hainbat arrazoi direla-eta aldi baterako irisgarritasun-premiak dituzten pertsonak gehitzen zaizkie.
Ziurtagiria jaso duten guztien zerrenda ikusteko lasterbidea.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa