Ordaindu gabeko ur erreziboak ezingo dira urtarrilera artean ordaindu
Aurtengo bosgarren bi hilekoari dagozkion eta ordaindu gabeko ur erreziboak dituzten herritarrek ezin izango dituzte horiek ordaindu datorren urtarrilera artean. Horrela jakinarazi du gaur, herriko ur horniduraren zerbitzua kudeatzen duen Aquagest enpresa berriak. Enpresak aditzera eman duenez abonatu gabeko erreziboak dituzten herritarren zerrendak udalari datorren urtarrilean emango dizkio aurreko enpresaren eta berearen arteko aplikazio informatikoak batu egingo dituelako datozen egun-asteetan zehar. Hori horrela, atzeratu eta ordaindu gabe erreziboak dituzten herritarrek ezin izango dituzte horiek ordaindu urtarrilaren 13ra artean. Egun horretatik aurrera atzeraturiko ordainketak dituztenek horiek ordaindu ahal izango dituzte udalak Komentukua kalean duen Abiapuntu bulegoan.
Orain artean zerbitzua kudeatzen zuen Aguas del Norte, S.A (ANSA) desagertu egin da, AQUAGEST PROMOCIÓN TECNICA Y FINANCIERA DE ABASTECIMIENTOS DE AGUA, S.Ak xurgatu eta barne hartu duelako. Hori horrela, lehenengoak ematen zituen zerbitzuak orain bigarrenaren esku geratu dira. Aquagest PTFA iragarri duenez datozen egun-asteetan zehar Ansaren eta berearen arteko aplikazio informatikoak batu egingo dituenez gero, ezin izango dira atzeraturiko erreziboak ordaindu. Ordainketak urtarrilaren 13ra artean, atzeratzeko arrazoia hori da. Bosgarren bi hilekoari zegokion ordainagiria borondatez ordaintzeko epea atzo –abenduak 9-amaitu zen. Aquagest da herriko ur horniduraren zerbitzua kudeatzen duen enpresa berria. Enpresak argitaratu duen informazio orria irakurtzeko.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa