Murrizketak izan arren, 1,3 milio erabiliko dira inbertsioetan
2011ko aurrekontuak agerian utzi du beste behin, bizi dugun krisialdi ekonomiko eta finantzarioak oraindik orain eragina duela. Eragina herritarrengan eta baita guregan –erakundean-. Murrizketarik handienak datorren urtealdirako inbertsioetan eragin dute. Horretan 1.328.258 euro erabiliko dira, hots, aurtengoan baino ia 1,5 milioi gutxiago eta ia bost aldiz gutxiago, 2008arekiko. Nolanahi ere, atal honetan ahalegin garrantzitsua egin eta zuzkidura handia erabiliko da herriko ekonomi, industri eta gizartearen etorkizuna ziurtatu nahian.
Datorren urtealdi ekonomikorako zehaztu diren inbertsioak, ondorengoak dira:
Hiri-antolamendurako Plan Nagusia berraztertzea. Udalak planaren berrazterketari helduko dio talde politiko ezberdinen, gizarte eta ekonomi eragileen eta herritarren parte hartzeaz. Guztion artean nahi dugun hiri eredua diseinatzeko. 2011n honetarako 200.000 euro erabiliko dira gutxi-gorabehera.
PERCO edo Merkataritza Biziberritzeko Plan berezia 2011. Zubiaurre konpondu eta txukunduk oda, baita Torrekua plazatxoa –postetxea- eta ondoan dagoen VI. Mendeurrena kalea. Horren barne adierazitako kale etz zonaldeetan eragingo da merkatal gunea hobetzeko. Aurrekontuan hori egiteko 260.000 euroko zuzkidura jarri da.
Ikastetxeetako argi indarra tentsio baxuko araudira egokitzea. 2010 honetan zehar herriko hainbat ikastetxeetako argi indarraren sistema tentsio baxuko araudira egokitzeko behar izan diren obrak egin eta gero, 2011n efizientzia handiko argiak jarriko d ira Ongarai Eskolan. Inbertsioaren kostua 213.000 euro izango da.
Bestelako inbertsioak
Horiez guztiez gain, informazio prozesuetarako ekipoak berritzeko hainbat partidatan dirua jarri da, erakundeko eraginkortasun eta efizientzia hobetzen jarraitzeko estrategiarekin eta orain urte batzuk hasitako bidearekin aurrera egiteko.
Beste hainbat kapitulu izango dira saneamenduko egiteko lurrak erostea; San Antonioko ermita atontzea, ondare historiko eta artistikoa lortzeko; Urtia industrialdeko 02 exekuzio unitatearen urbanizazio eta birpartzelatze proiektuak; Iparragirre kalean hiri hondakin solidoak biltzeko behar den tresneria jartzea, Santa Anako eraikinaren teilatua konpontzea, eta Valdespina parkeko aparkalekuaren kudeaketa sistema berria jartzea. Horiez gain, udal sozietate publikoen bidez ere inbertsio gehiago egitea aurreikusita dago.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa