Ibilgailu berria Udaltzaingoarentzat
Aste honetatik aurrera lanean izango da ibilgailu-patruila berri bat, zaharkitua geratu delako laster baja emango zaion zaharra ordezkatuko duena. Ibilgailu berri hau Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak Ermuko Udalari doan eman dio.
Lur orotarako iIbilgailua da, Nissan markakoa, Terrano II modelokoa eta poliziak erabili beharreko ibilgailuen baldintza guztiak betetzen ditu. Bestalde, balioanitza da, udaltzainak gure udalerriko orografia zail eta irregular honetan erraz mugitzeko modukoa.
Ibilgailuaren ezaugarriak:
- Lur orotako hiru ateko ibilgailua.
- Lau gurpiletan trakzioduna eta atzeko zein aurreko ardatzerako diferentziala elektronikoki blokeatzeko sistema.
- 16’’ ko altzairuzko hagunak.
- Gidariarentzako airbag-a eta itxiera bateratua.
- Poliziak erabiltzeko beharrezko guztiarekin.
- 125 C.V.eko Diesel motorra.
- 2.700 cm3eko zilindrada.
- Ordezko gurpil arrunta.
- Udaltzaingoaren errotulu eta anagramekin.
- Sirena akustikodun abisu-argiak.
- Ezaugarri teknikoen txartela IAT-k zigilatuta, ikusteko eta entzuteko larrialdi-sistemak instalatzeko baimena duena.
Euko Jaurlaritzaren Barne Sailak emaniko ibilgailua da
«Polizia-kidego ezberdinen homogeneizazioa suspertzea» izan zen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak Udaltzaingoak Koordinatzeko Zuzendaritza sortzeko arrazoietako bat. Lan-mahai bat sortu zen horretarako eta, bertan, Euskal Herriko 3.000 udaltzainek uniforme berdina izatea planteatu da, herritarrek lehen begiratu baten identifikatu ahal izateko. Udaltzaingoaren uniformearen koloreak ere adostu dira.
Gainera, uniformean eta autoetan erraz ikusteko moduan, POLIZIA hitza ipintzea ere adostu da, orain arte erabiltzen zen “berbaren ordez. Gero eta gehiago diren etorkin eta turistek horretara behartu dute, askok ez baitzuen euskarazko hitza ulertzen.
Ibilgailuaren kanpoko itxura
Patruila-autoei dagokienez ere, horien diseinua berbera izatea proposatu da: zuria izanik, ibilgailuak marra urdin bat izango du altura erdian, kapotetik maletategira, eta horren azpian beste marra hori finago bat. Atzealdean zenbait detaile gorri.
Aurrealdeko kapotaren behealdean, luzera osoa betez, marra urdin bat dauka eta berorren gainean POLIZIA hitza idatzita. Espazio zurian erdiratuta eguzki-lore bat, aurrerantzean euskal udaltzaingoen ezaugarri izango dena, kidego honen ezaugarriak bateratzeko.
Atzealdeko ate altxagarriaren goialdean, luzera osoa betez, marra urdin bat darama eta berorren gainean POLIZIA hitza idatzita.
Errotulazioaren ezaugarriak
Behealdean, erraz ikusteko lekuan, marra hori bat darama. Marra bien arteko espazio zurian erdiratuta, eskuinaldean ikurriña eta ezkerraldean Ermuko Udalaren armarria.
Orain ibilgailuak marra urdin bat eramango du alboetan, luzera guztia betez, aurrealdeko muturretik atzealdeko punta-puntaraino jarraitutasun bat osatuz, puntu horretatik hasi eta atzealdeko muturreraino marra eten bilakatuz.
Marra hori zabalduz doa aurrealdetik atzealdera. Behealdean, eta ate biei dagokien espazioa betez, ikuspen handiko marra hori bat dauka.
Aurreko ateetan, bi alboetan, Ermuko armarria darama eta atzeko ateetan, marra urdinaren gainean, POLIZIA hitza idatzita.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan