Espainian dituen ingeniaritza baliabide guztiak Ermuan dagoen entitate bakarrean egonkortuko ditu Tenneco enpresak

28.10.11
Ekonomia eta Ogasuna

Tenneco Inc. Multinazionalak, ibilgailuak egiten dituztenen munduko osagai hornitzaile nagusienetakoak, Tnneco Innovación izenekoa inauguratu du gaur. Ikerketa eta Garapeneko (I+G) zentro berria, non Espainian dituen ingeniaritza baliabide guztiak entitate bakarrean egonkortuko dituen, zentro hori Ermuan kokatu duelarik. I+G zentro abangoardista horrek 2.2 milioi eurotako inbertsioa eskatu du eta 1971 metro karratu erabilgarri ditu. Zentro berria motelgailuak egiten dituen Tenneco fabrikaren ondoan dago, hori sistema elektronikodun motelgailuaren fabrikaziorako eszelentzia globaleko zentroa delarik enpresaren barruan. Inaugurazio ekitaldian Europa, India, eta Hegoamerikako Tenneco-ko presidenteorde senior eta zuzendari nagusia, Josep Forner, Sustapen ekonomikoko eta berrikuntzako Foru Diputatua, Imanol Padrales, herriko alkate Carlos Totorika, AIC Fundazioko ordezkari hainbat, eta enpresa, ekonomia eta gizarteko eragileak, besteak beste.

Tenneco Innovación gaitasun gakoen zentro globala izango da azken CES teknologiaren garapenean, Tennecok Belgikan duen Monroe Ingeniaritza Teknologikoaren Zentroarekin elkarlanean (METC delakoarekin elkarlanean). Bertan lan egiten duten berrogeita bederatzi (59) langileek berrikuntza teknologikoen kontzeptu, diseinu, probatze eta industrializazioan jardungo dute, Tennecok Belgikan (indargetze) eta Alemanian (emisioen kontrola) dituen Europako I+G zentralen egoitzekin kooperatuz.

Tenneco Innovación Tenneco Espainiak duen ingeniaritzaren helmena handitu egiten du, I+G, ingeniaritza eta egiaztapen aurreratuak bat eginez ekimen Europa osorentzat eta baita Tennecok Espainian dituen produkzioko hiru prozesuetarako motelgailuak ekoiztu eta isuri edo emisioen kontrolerako ere. Fornos zuzendari nagusiaren esanetan “Tennecoren arrakasta konponbide eta produktuetan berritzeko duen ahalmenean dago, mundu osoan jatorrizko ekipo eta ibilgailuak egiten dituztenei beren autoak bereizten lagunduz”. Fornosek gehitu du bere “bezeroek lehiakortasuna gehitzen lagunduko dieten bazkide teknologikoak bilatzen dituztela, kostu onargarria duten kalitatezko teknologi berritzaileen balioa erantsita”.

Elektronikoki etengabe kontrolatutako esekidura sistema (CES).

CES esekidura erdi-aktiboko sistema da, gidatzean segurtasun egokia ematen duena eta martxa leundu, zarata eta dardara eta laztasuna gutxitzen dituena, martxa erosotasuna eta gidatzearen arteko oreka ahalbidetzen duena. Sistema berriak ibilgailuaren martxako sentsazioa aldatu egiten du, etengabe esekiduraren maila doituz, errepidearen nahiz ibilgailuaren dinamika eta baldintzen arabera, esaterako abiadura, bira, bihurgune edota gidariak jasotako informazioa. Sistema Tennecok garatu du Öhlins Racing markarekin elkarlanean.

Tennecoren inguruko hainbat datu

Tenneco ekoizle globala da, bere negozioaren zifra 5.900 milioi dolar dira; mundu osoan zehar 22.000 langile dituena, bere egoitza nagusia EEBBtako Illinois estatuan, Lake Forest-en dagoelarik. Tennecok 14 ingeniaritza zentro ditu munduko bost kontinenteetan. Enpresa esekitze, galgatze eta ihes-hodiko isurtzeen kontroleko sistema eta produktuen diseinatzaile, ekoizle eta saltzaile handienetakoa da munduan. Automobil eta merkataritzako ibilgailuen jatorrizko ekipoak eta horientzako osagai eta aldagarriak egiten ditu. Tennecok bere produktuak Monroe®, Walker®, Gillet™ eta Clevite® Elastomer izenez komertzializatzen ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa