Tenneco Innovación:I+G zentro berria

28.10.11
Ekonomia eta Ogasuna

‘Tenneco’ multinazionalak ikerketa eta garapen jarduerak garatzeko zentro berria Ermuan kokatu du, ‘Tenneco Innovación, S.M.’ izena duena. Azpiegitura berria erreferentzia zentroa izango da, esekidura eta ihes-hodi sistemen teknologien ikerketan, eta puntu estrategikoa izango da ingeniaritza baliabide eta I+G prozesu aurreratuentzat. ‘Tenneco Innovación’ AIC Fundazioak Ermuan duen gunean kokatuta dago, III. sektore industrialaren barneko B partzelan eta ‘Tenneco’ faktoriaren ondoan. Faktori aberriak 1929 metro karratuko azalera erabilgarria du eta bertan 42 langile jardungo dira lanean. Langileok ikerketan arituko dira kotxe nahiz kamioentzako egiten dituzten produktuak teknologiko garatzeko eta ekoizte prozesua hobetzeko. Ermuko Automotive Intelligence Center (AIC) zentroan kokatu daitezkeen bost enpresetatik lanean hasiko den lehena da ‘Tenneco’. Enpresa berrian tailerrak, motelgailuen prototipoak probatu eta entseguak egiteko gelak, bulegoak, aldagelak eta komunak daude.

Zentro berria AIC Fundazioak Uretan, Areitio gainean sustatu eta altxatu duen eraikinean kokatuta dago. Eraikin hori bolumen bakar bezala egituratuta dago, ohiko bost pabiloiren batuketa gisa, elkarri atxikirik. Bost espazio edo unitate horiek automobilgintza sektoreko beste horrenbeste enpresentzat pentsatuta dago. Orubea urbanizaturik dago, eraikinera iristeko sarbideak eta atzeko aldean aparkalekuak egin izan direlarik. Bost pabilioi horiek berdin berdinak dira. Horietariko bakoitzak modu independentean funtzionatuko du, gainerakoekin espazio edo sarbiderik partekatu gabe.

Pabilioi horietan kokatuko diren garapen unitateak AIC FGundazioan bildutako enpresen ikerketa lerroen osagarri izango dira, bere jarduera I+G+b ildoarekin erabat loturik izango dutelarik. Pabilioiak gordinean amaituta dauden, hau da, jantzi gabe daude, itxidura, egitura, estalkia eta lokalari zerbitzu emateko hornidura sistemak izanik, barrutik hutsik daudelarik, erabiltzaileak bere beharretara egokitu eta prestatzerik izan dezan. Pabilioietako jarduera proiektuak gerora garatuko dira, horiek okupatu nahi dituzten jarduerei jarraiki.

AIC Fundazioaren inguruko hainbat datu

AIC-Automotive Intelligence Center berrikuntza zentro irekia da, ezagutza, trebakuntza, teknologia eta industria-garapena uztartzen dituena, automobilgintza sektorearen lehiakortasuna hobetzeko xedez. Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Ermua eta Zornotzako udalek, eta automobilgintza sektoreko abangoardian dauden enpresek eta ACICAE-Euskadiko Automobilgintza Klusterrak sustatu eta babestutako Fundazioa da AIC.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa