Udalaren tasak, zergak eta prezio publikoak bataz beste %2 igoko dira 2012an

11.11.11
Ekonomia eta Ogasuna

Udal tasak, zergak eta prezio publikoak bataz beste %2 igoko dira datorren 2012an. Horrela erabaki du aste honetan Udalbatzarrak PSE-EE-PSOE (7) eta PP (4) alderdien botoekin. Bilduk (2) eta EAJ (1) alderdietako kideek kontrako bozka eman zioten Ordenantzak aldatzeko proposamenari eta horiek daudenean eta aldaketarik gabe uztea proposatu zuten. Onarpena behin-behinekoa da eta erabakia BAOean argitaratzen den biharamunetik jendaurrera jarriko da hogeita hamar lanegunez, jendeak ezagutu eta erreklamazio, alegazio edo iradokizunak aurkez ditzan. Horrelakorik aurkeztu ezean, erabakia behin-betikotzat joko da eta Ordenantzaren testu osoa eta hitzez-hitzezkoa Bizkaiko Buletinean argitaratu beharko da, indarrean sartu ahal izateko.

Gobernuan dauduen alderdiak %2a igotzearen aldeko jarrera defendatu zuen, aurtengo aurreikusten den KPIaren azpitikoa, “erantzukizunaren eta krisialdiko urteetan mantendutako filosofiarekin bate etorriz. PSE-EE-PSOEko Felix Prol bozemailearen esanetan “zerbitzuak kostua dutenez ordaindu egin behar dira eta guk guztiok ordaintzea proposatzen dugu, ordaintzea ezinezkoa zaien pertsonek izan ezik. Horiei, oinarrizko unitateen bitartez ordainketa egiten lagunduko baitzaiei, bildutakoa gehien behar dutenen artean banatuz”. Igoera, bataz beste, %2koa izanen den arren, salbuespen batzuk badaude. Hori horrela, ura, zaborra eta estolderia 3,26% igoko da Gipuzkoako Ur Kontsortzioak (GUK) horrela baldintzatu izangatik. Aldiz Toki Garapen alorreko tasa guztiak bere horretan eta igoerarik gabe geratuko dira.

Ura, zaborra eta estolderiaren tasa 3,26% igoko da. Toki Garapen alorrekoak aldiz zero

EAJk Ordenantza eta igoera proposamenari zuzenketa egin eta atzera botatzeko idatzia aurkeztu zuen, 2012rako tasa, zerga eta prezio publikoak ezer ez igotzearen alde agertu zen. Harri Araiztegik “ordenantzak igoerarik gabe bere horretan utzi eta gerrikoa estutzeko eskatu zuen, Ermuan dugun egoerak horretarako aukera ematen digulako”. Bilduk bat egin zuen EAJk aurkeztutako zuzenketa eta egindako izozte eskariarekin. Iker Sainz de Zaitegik “herstura ekonomikoa eta familiek egiten ari diren ahaleginarekin bat egitea. Jasoko ez litzatekeen dirua gain hartu eta datorren urteko aurrekontuan gogoan izan, hura orekatu eta konpentsatuz”. Zaitegik proposatu zuen “semaforoan gelditu eta hausnarketa egitea, A-20ko emaitzaz, gobernu berriaz, murrizketa berriak egiteko aukeraz , eta abar… zalantza eta kezka asko baitago. Krisialdiko aurreko urteetan tasa eta zergak igo direnez gero, aurten ez egitea, Ermuak egindako kudeaketa onagatik gure udaletxea ekonomikoki beste hainbatek baino hobeto baitago”.

Partidu Popularrak zuzenketa idatziarekiko bere desadostasuna adierazi zuen. Fernando Lecumberrik bera txandari heldu zion, ondorengo esaldiarekin: “batzuk dakite egiten dute eta guk jakin badakigu zertan gabiltzan”. Lecumberriren esanetan “erabateko zuzenketak tasen korpusa baliogabea dela esan nahi du, proposamen osoa atzerantz botatzeko eskatzen duelarik, hori posible izan gabe”.

EB-Berdeak taldeko zinegotzia ez zen bileran egon.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa