Eibarko saihesbidea Ermuarekin lortzen den errotondaren lurrazpiko pasabidean sarri iluntasuna da nagusi

19.01.12
Hiritarren Segurtasuna

Aldian-aldian gure udalean Eibarko saihesbidea Ermuarekin lortzen den errotondaren lurrazpiko pasabidean iluntasuna nagusi izan eta argirik ez egoteagatik kexak eta abisuak jaso ohi ditugu.

Gure udalak argi ezagatiko oinezko eta herritarren duten kezkarekin bat egiten du. Nolanahi ere, gure udalak ezer gutxi egin dezake honetan, ez baitugu eskumenik. Obra eta egitura Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek elkarlanean egin zuten, N-634 errepidearen titularrak baitira bakoitza bere lurraldean. Obra hori Eibar eta Ermuko saihesbideak lotuko dituen konexio puntua da eta proiektu zabalago horren baita dago.

Horregatik, erakundeek zonalde horren mantenua hitzartua dute. Izan ere, Irakaskuntza Bateratuen Ikastetxetik (Unibertsitate Laboral ohitik) biribilgunera bitarteko zatian konpondu beharreko gauzen ardura Eibarko Udalari dagokio. Eta biribilgunetik eta lurrazpiko pasabidearen arteko zatian gertatzen diren matxurak edo konponketak, Bizkaiko Foru Aldundiaren erantzukizun dira.

Abisuak Mugikortasuna Kudeatzeko Zentroan eman behar dira, 944162537 telefono zenbakira deituta

Horiek horrela, gure udalean azpiegitura horretan matxurarik dagoela ezagutzen dugun bakoitzean, Bizkaiko Foru Aldundiko Errepide sailak Basaurin duen Mugikortasuna Kudeatzeko Zentroarekin harremanetan jarri eta gertakizunaren berri ematen diogu. Argi eza, edo dena delako arazoaren berri jakin izaten dugu Udaltzainen idatzitako txostenen bidez edo herritar eta oinez dabiltzan pertsonek kexa edo iradokizun idatziak helarazten dizkigutelako.

Dena den, udalak ez ezik edozein pertsona edo herritarrek ere gorabeheren berri eman dezaketenez, Mugikortasuna Kudeatzeko Zentroaren telefonoa ezagutzera ematen dugu, bertako zenbakia 944162537 dela iragarriz. Edonork deitutakoan, intzidentzia N634 errepideko 66,050 kilometroaren puntu zehatzean dela adierazi behar du.

Lotutako albisteak

Imagen
28.07.26
TAO sistema zerbitzuz kanpo izango da abuztuan

Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Imagen
28.07.26
2026ko Santixau jaietan ez da gorabehera larri aipagarririk izan

Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Imagen
25.06.26
Balerio, aldi baterako itxita egongo da

Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik