Andaluzia zeharbidearen segurtasuna hobetzea

24.02.12
Hiritarren Segurtasuna

Azken hamar urteotan beste herri eta hiri batzuetan gertatu izan den bezala –eta hemen baino okerrago gainera-, automobilen gehikuntza eta gure herriko bide-egituraren ezaugarrien ondorioz gure herrian ere zirkulazioa eta aparkamendua bizikidetza-arazo handienetakoak bilakatu dira ibilgailuen eta oinezkoen artean.

Duela gutxi arte arazo handiegirik gabe bizi izan gara elkarrekin gidari eta oinezkook gure hirietan. Zoritxarrez, gure kaleetan dabiltzan ibilgailuen zirkulazioa hazi eta hazi etengabe ari denez, autoak eta oinezkook ez gara lar ondo konpontzen.

Zirkulazioaren fenomenoak aurrerakuntza, azkartasuna eta erosotasunaz gain, zailtasunak ere ekarri ditu: arazo nagusia istripuak badira ere -batez ere adinekoak eta adin txikikoak tartean daudenean, ahulenak beraiek direlako- ibilgailuen aparkamendua ere ez da txantxetakoa.

Ermuan automobila herri barruko desplazamendutan asko erabiltzen dugu

Egun zirkulazio-arazoak gero eta handiagoak dira, herri barruko desplazamendutarako ere automobila gero eta gehiago erabiltzen baitugu, nahiz auzoetatik hirigunera distantzia txikiak dauden.

dendara ogia erostera joateko ere autoa eramaten dugu eta, gainera, etxe aurrean aparkatu nahi dugu, espaloi gainean, bigarren ilaran edo zebra-bidean besterik ez bada, nahiz eta horrek beste pertsonei zailtasunak sortu, haurtxo-kotxetxoarekin adibidez, galtzadan sartu behar dutelako beraien segurtasuna arrisku larrian jarriz.

Udaltzaingoak modu berezian zainduko du Andaluzia Zeharbideko egoera, arauak bete daitezen

Pertsonok taldean, gizartean bizi gara eta horrek eskubideak ematen dizkigu, baina bai eta betebeharrak ere, eta horiek ez gogoraztea edo, ez betetzekotan, gurekin malguak izatea gustatuko litzaiguke, baina gogoan izan behar dugu herrian zehar autoan zirkulatzea ez dela gauza erraza, are gehiago: guztiz beharrezkoa denean bakar-bakarrik erabili beharko genukeela. Andaluzia Zeharbidean egoera larriagoa da oraindik: kale hori oinez eta autoz doazen herritarren bizikidetza-gune bat da; batzuek hirian egin ohi diren hainbat jardueratarako (paseatu, erosketak egin) erabiltzen duten espazio berberean ibilgailuak hara eta hona ibiltzen dira, kalea zeharkatzen edo aparkatzeko dauden lekuetan autoa uzten.

Nolanahi ere, ibilgailuak eta pertsonak elkarrekin bizi diren espazio horietan pertsonen babesa lehenesten da ibilgailuen zirkulazioaren aurretik.

Bigarren ilaran aparkatzea, zebra-bideetan edo pertsonak ibili behar duten espaloietan autoa uztea: 200 €ko isuna

Udaltzaingoak gehiago zainduko du Andaluzia Zeharbideko zirkulazioa eta ibilgailuen aparkamendua, indartsuak ahula errespetatu beharraren printzipioari jarraituta pertsonen babesa lehenetsiz. Horretarako arau-hausterik ohikoenak salatuko dituzte udaltzainek, hala nola bigarren ilaran aparkatzea, zebra-bideetan edo pertsonak ibili behar duten espaloietan autoa uztea… eta hori Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen arabera arau-hauste larria da, 200 €ko isunarekin zigortua.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko