Bide-marrak ere kontuan eduki behar dira

28.02.12
Hiritarren Segurtasuna

Elkarrekin gurutzatutako marra horiak dituen lauki edo multzo bat den bide-markak, zer esan nahi du?

  • a) Ibilgailuak ez direla markaren barruan sartuko.
  • b) Ibilgailuak ez direla markaren barruan sartu behar, bertan geldirik geratuko direla aurreikusten badute
  • c) Ibilgailuak ez direla markaren barruan, zebra-bidean edo txirrindularien pasabidean sartuko, zeharkako zirkulazioa oztopatuz, bertan geldirik geratuko direla aurreikusten badute.”

Ohituta gaude gurutzatutako marra horidun multzo bat osatzen duten bide-markak edo seinale horizontalak gure hirietan ikusten. Ermuan zenbait lekutan daude halakoak: Zerukoako 3. kalean, Diputazio eta VI Mendeurrena kaleen elkargunean eta Konbentukoa eta Valdespina Markesa kaleen bilgunean.

Gogoratu beharra dago bide-markak, trafikoko beste seinale horizontalak legez, kontuan hartu beharrekoak direla eta zerbaitetarako daudela, baina ba al dakigu zere san nahi duten?

Bide-markak ez errespetatzea arau-hauste larria da, Trafikoko Legearen testu artikulatuaren 65,4 d) artikuluan jasotakoa

Zirkulazioa arautzeaz gainera, zoladurako markek gu ohartarazteko balio dute, kasu honetan espazio horretan sartzea debekatuta dagoela eta, ondorioz, ez dugula markak okupatzen duen espazioa blokeatu behar, alegia, markaren barruan ez dela ibilgailurik geldirik geratuko.

Horiek ez errespetatzea arau-hauste larria da, hala finkatzen baita Trafikoko Legearen testu artikulatuaren 65,4 artikuluan.

Udaltzaingoak gidariak ohartarazi nahi ditu, 12:00etatik aurrera Konbetukoa oinezkoen kalea zirkulazioarentzat ixten denean, ibilgailua kalearen sarreran altxatzen diren gontzen ondoan aparkatzen dutenak, beraien jokabidea aldatu eta lauki horiaren gainean aparkatzea debekatzen duen seinalea errespeta dezaten, une oro libre egon behar duelako larrialdietako ibilgailuak pasatzeko.

Pentsa dezagun une batez zer nolako arriskua suposatzen duen Konbentukoa kaleko edozein ataritan bizi diren pertsonentzat sute bat gertatu eta sarrera horretan auto bat lasai-lasai aparkatuta dagoelako suhiltzaileen kamioia ezin pasatzea.

Udaltzaingoak hesi bat jarriko du hilabeterako Konbentukoa sarrerako laukian. Hesi horrek seinale bat izango du itsatsita 12:00etatik aurrera ezin dela aparkatu adieraziz

Larrialdietan erantzunaren berehalakotasuna oinarri-oinarrizkoa da eta ezin gara istripu bat gertatu arte neurririk hartu gabe egon, ez eta halako kasuetan ibilgailu arau-hauslearen jabea inguruetan egongo dela eta berori azkar kentzeko prest pentsatu. Alderantziz, halakoetan ibilgailuaren titularra ezin dela aurkitu gertatzen da, bai eta ezinezkoa dela une horretan garabi batekin kentzea, suhiltzaileen kamioia edo anbulantzia Konbentukoa kalean sartu ahal izateko.

Horregatik hurrengo egunetan Udaltzaingoak hesi bat jarriko du hilabeterako Konbentukoa sarrerako laukian. Hesi horrek seinale bat izango du itsatsita 12:00etatik aurrera ezin dela aparkatu adieraziz, bertan ibilgailurik ez aparkatzeko.

Neurri honen bidez espazio hori une oro libre utzi beharra azpimarratu nahi dugu, eta bete ezean falta larriei dagozkien 200 €ko isuna ezarriko zaie araua hausten duten haiei.

Beraz, c aukera da honako albiste honen hasieran planteatutako test-motako galderari dagokion erantzun zuzena.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko